Politika -

Akitania-Euskadi-Nafarroa

Euroeskualdea 2021-2027 eperako plan estrategikoa prestatzen hasi da

Datozen zazpi urteotarako helburuak jasangarritasuna, digitalizazioa, gizarte kohesioa eta lana izango dira.

Iñigo Urkullu lehendakaria, iragan asteko euroeskualdearen bilera telematikoan. Argazkia: Irekia
Iñigo Urkullu lehendakaria, iragan asteko euroeskualdearen bilera telematikoan
Iñigo Urkullu lehendakaria, iragan asteko euroeskualdearen bilera telematikoan. Argazkia: Irekia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea 2021-2027 aldirako plan estrategikoa prestatzen hasi da, eta, besteak beste, jasangarritasuna, digitalizazioa, gizarte kohesioa eta lana izango ditu helburu nagusi.

Euroeskualdeak ostegun honetan zabaldutako ohar batean azaldu duenez, etorkizuneko estrategiari izaera "oso parte-hartzailea" ematea da helburua, herritarrek modu aktiboan parte har dezaten, eta datozen urteetarako ezartzen den ikuspegia hausnarketa partekatu baten emaitza izan dadin.

Ildo horretan, prozesuan zehar gertatzen diren aurrerapenak zabaltzeaz gain, erakunde honek herritarrei zuzendutako galdetegi bat prestatu du, mugaz gaindiko erakunde honen erronkei eta lehentasunei buruzko iruzkinak, gogoetak eta ekarpenak jasotzeko.

Orain hasiko den lehen fasean, Euroeskualdearen egungo egoeraren eta etorkizuneko aukeren diagnostiko osoa lortzea izango da ahaleginen ardatza. Horretarako, analisi-lanak egiten ari dira, aldi berean, erakundeak bere jarduera garatzen duen eremuetan garrantzia duten lurralde-eragileekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iñigo Urkullu Nafarroa gaur Eusko Jaurlaritza Iparraldea argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua berriak Jean-René Etchegaray azken ordukoa Nafarroako Gobernuko presidentea