Politika -

Oroimena eta bizikidetza

'Erabateko' justiziarekin bakerik lortuko ez dela ohartarazi dute

Shlomo Ben Ami Israelgo ministro ohiaren iritzia izan da, Bizikidetzari eta Oroimenari buruzko Biltzarran. Isabel Allendek, aldiz, erabateko justiziara ''ahalik eta gehien'' hurbiltzea eskatu du.

Shlomo Ben Ami Israelgo ministro ohia, Bilbon. EFE
Bizikidetzari eta Oroimenari buruzko Biltzarra, Bilbon.
Isabel Allende eta Shlomo Ben Ami izan dira arratsaldeko saioan

02:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Erabateko'' justiziarekin gatazkaren konponbiderik egon ezin dela uste du Shlomo Ben Ami Israelgo Kanpo Harremanetarako ministro ohiak, haren hitzetan, ''justizia dagoen tokian, ez baitago bakerik''. Ben Ami elkarbizitzarako hizketaldi batean hartu du parte, Eusko Jaurlaritzak antolatuta, astelehen honetan Bilbon abiatu den Bizikidetzari eta Oroimenari buruzko Biltzarran. Isabel Allende Txileko senatari eta Salvador Allende presidentearen alaba ere egon da bertan.

Bill Clinton AEBetako presidente ohiak bultzatuta, Palestinaren eta Israelek arteko bake elkarrizketetan hartu zuen parte Ben Amik. Indarkeriazko gatazka bat jasan duen gizarte batentzat bake iraunkorra lortzeko ''erabateko'' justiziarik egongo ez dela onartzea da ''gogorrena eta zailena'', Israelgo ministro ohiak esan duenez. ''Zalantza ankerra da, baina erabateko justiziarekin ez dago trantsizio aukerarik. Iraganeko biktimei erabateko asetzea eskainiko litzaieke, baina etorkizuneko biktimak ez lirateke ekidingo'', esan du Ben Amik.

Allende ez dago ados

Isabel Allende ez dago erabat ados Ben Alik plazaratutako iritziarekin, eta, ''denborarekin'', erabateko justiziara ''ahalik eta gehien'' hurbiltzea eskatu du, ''egia eta justizia itxurazko herri bat lortzeko oinarriak direlako''. Edonola ere, Allendek uste du ''litekeena'' dela erabateko justiziarik lortzeko aukerarik ez egotea.

Gatazka baten ondorengo elkarbizitza ''oinarri etiko komun bat'' ezartzea da, haren ustez. Oinarri horretan denek aitortu beharko lukete ''demokraziaren haustura zein indarkeria'' ez liratekeela ''sekula ere ez'' berriz hautatutako, barkamenaren beharrik gabe (''barkamena pertsonala da''), ezta biktimaren eta indarkeria eragin duenaren arteko elkarbizitza zuzenik gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea