Politika -

Presoak eta biktimak

Gregorio Ordoñezen arrebak Valentin Lasarterekin biltzea eskatu du

Valentin Lasartek barkamena eskatzeko “eta barkamen hori benetakoa den egiaztatzeko” beharrizana sentitzen duela esan du Consuelo Ordoñezek.

Consuelo Ordoñez eta Valentin Lasarte. Argazkia: EITB
Consuelo Ordoñez eta Valentin Lasarte.
Consuelo Ordoñez eta Valentin Lasarte. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Consuelo Ordoñez COVITE biktimen elkartearen bozeramaileak iragarri du bere nebaren hiltzaileetako batekin, Valentin Lasarterekin, elkarrizketa bat izateko eskaera egin duela.

Gregorio Ordoñez Donostiako PPren zinegotzia 1995ean hil zuen ETAk.

Onda Cero irratian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Barne Ministerioak “presoen gizarteratzerako ezarri duen planak babestuta” egin du bilerarako eskaera.

Elkarrizketa hori izateko gogorik ez duela adierazi du. Alabaina, “komunikabideetan sarritan ikusi dut barkamena eskatu digula, baina hori ez da horrela, agiri ofizial bateko laukitxo bat ‘x’ batekin markatuko zuen, baina besterik ez”, kritikatu du.

Horrez gain, Valentin Lasartek epaiketa ezberdinetan izan duen jarrera deitoratu du: “Inoiz ez du gogoratzen atentatuetan berarekin batera nork parte hartu zuen eta, beraz, ez dut uste hau gizarteratzeko eredu ona denik”. Gauzak horrela, bilera horren helburua Lasartek barkamena aurrez aurre eskatzea dela nabarmendu du. “Barkamena eskatu behar dit. Barkamena eskatzeko gai den eta barkamen hori benetakoa den egiaztatu nahi dut”, erantsi du.

Amaitzeko, bilera horretara konfiantzazko norbaitek lagunduta joango dela esan du eta gogora ekarri du ETAk burututako “hilketen erdia” argitu gabe daudela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea