Politika -

Nafarroa

Lizarrako Udaltzaingoak indarrez atera du balkoitik EH Bilduko zinegotzi bat, ikurrina astintzeagatik

Laura Aznal Legebiltzarreko bozeramaileak sinboloen arteko lehia behin betiko gainditzeko eta adierazpen askatasuna errespetatzeko eskatu du.

Udaltzaingoa, zinegotzia balkoitik botatzen. Irudiak: Noticias de Navarra
Udaltzaingoa, zinegotzia balkoitik botatzen.
Lizarrako udaltzainburuak indarrez atera du udaletxetik EH Bilduko zinegotzi bat ikurrina erakusteagatik

M. D. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lizarrako Udaltzaingoak indarrez atera du balkoitik Elisabet Ciordia EH Bilduko zinegotzia, ikurrina astintzen saiatzen ari zelako, jaiei hasiera ematen dien suziria bota eta berehala.

Rodrigo Garcia Udaltzaingoaren buruak gogor heldu dio zinegotziari, balkoitik ikurrina erakutsi nahian zebilela, eta udaletxe barruraino eraman du.

EH Bilduk deitoratu duenez, "gertakari honek beste behin ere agerian uzten du egin beharreko bidea: bada garaia ikur guztiak eta adierazpen askatasuna errespetatzeko".

Bestalde, Laura Aznal Legebiltzarreko bozeramaileak "gure babes osoa" agertu dio Elisabet Ciordia zinegotziari. "Onartezina da horrelako jokabidea Udaltzaingoaren aldetik", esan du, eta sinboloen arteko lehia behin betiko gainditzeko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Ikurrina Lizarra