Politika -

AUZITEGI NAZIONALA

Garcia Castellok, Suitzari: "Nazioarteko itunek ez dute ahalbidetzen teorrismo auzietan laguntza ukatzea"

Marta Rovira ERCko buruzagiari buruzko informazioa eskatu zion Garcia-Castellon magistratuak Suitzari. Hango Justiziak baina, uko egin dio informazioa emateari, ikerketari "zantzu politikoak" ikusten dizkiolako.

Marta Rovira (ERC), artxiboko irudi batean
Marta Rovira, artxiboko irudi batean
Marta Rovira (ERC), artxiboko irudi batean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tsunami Democràtic auzia ikertzen ari den Manuel Garcia-Castellon epaileak Suitzari erantzun dio gaur, herrialde horrek, atzo, Marta Rovirari (ERC) buruzko informaziorik ez zuela emango esan eta gero. Epaile espainiarraren hitzetan, "onartezina" da terrorismo kasuetan "laguntza ukatzea".

Kataluniako prozesu independentistaren alde egindako lanagatik auzipetu  zuten Rovira 2018an, eta hark Suitzara alde egin zuen. Hura aurkitzeko laguntza eskatu zion Garcia-Castellok Suitzari, baina hango Justiziak ukatu, ikerketari "zantzu politikoak" ikusten dizkiolako.

Goizean kaleratutako auto batean, Garcia-Castellonek dio Espainiak eta Suitzak hitzartuta dituzten nazioarteko itunak urratzen ari dela Justizia suitzarra, eta ez ditu ontzat eman emandako argudioak.

2020an ere antzeko eskaera bat atzera bota zuen Suitzak, terrorismo zantzurik ez zegoela iritzita.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Katalunia Politika Europar Batasuna Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Suitza Oriol Junqueras albisteak Junts per Catalunya Epaiketak bideoak