Politika -

Kongresuko Ikerketa Batzordea

Illak onartu du "gutxi batzuk" pandemian kontratuez baliatu zirela, baina "antzematen zailak" zirela

Gainera, Osasun ministro ohiak esan du behin bakarrik ikusi zuela Jose Luis Abalos ministro ohiaren aholkularia, Koldo Garcia, eta adierazi du "faltsua" dela Ministerioak legez kanpoko ustezko sarearen enpresa nagusiari erosi izana.

Salvador Illa Osasun ministro ohia, Diputatuen Kongresuko ikerketa batzordean. Argazkia: EFE
Salvador Illa Osasun ministro ohia, Diputatuen Kongresuko ikerketa batzordean. Argazkia: EFE
Illak dio behin bakarrik ikusi zuela Koldo, eta gezurra dela Osasun Sailak sareari erosi izana

0:55

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Salvador Illa Osasun ministro ohiak gaur Kongresuan aitortu duenez, pandemia garaian, 2020ko hilabete haietan "gutxi batzuk" baliatu ziren covid-19aren aurkako material-kontratuez, baina erakunde publikoentzat "antzematen zailak" zirela esan du, testuinguruagatik.

Gainera, Osasun ministro ohiak esan du behin baino ez zuela ikusi Jose Luis Abalos ministro ohiaren aholkularia, Koldo Garcia. Garciak Senatuko batzordean agerraldia egin du goizean. Illak azpimarratu du "faltsua" dela Ministerioak Soluciones de Gestion enpresari materiala erosi izana.

Illa Generalitateko hautagai sozialista da orain, eta Kongresuko ikerketa batzordean agerraldia egin du. 32 orrialdeko txosten bat aurkeztu du, alarma-egoeran eta larrialdiko erosketetan, hilabete horietan, jarraitu ziren prozedurei buruz.

Azaldu duenez, egun horietan Osasun Ministerioak eta agintariek "partikularren, enpresen eta bitartekarien hainbat eskaintza jaso zituzten, hainbat bidetatik".

"Proposamen horietako asko oportunistek eta arrotzek egiten zituzten, askotan prezioak neurriz kanpokoak ziren eta eskaintza batzuk zuzenean iruzur saiakeratzat hartu ziren", nabarmendu duenez.

Bere ustez, "Osasun Ministerioak modu zuhur, arduratsu eta eraginkorrean jokatu zuen osasun-sistemak eta herritar guztiek birusetik babesteko beharrezko materiala izan zezaten".

Eta hori guztia, Illaren hitzetan, nahiz eta "gutxi batzuk egoera horretaz baliatu ziren". Baina, bere ustez, "gutxiengo horrek ez du inola ere ordezkatzen eta ezin du oztopatu Espainiako gizarteak erakutsi zuen jokabide eredugarria, eta are gutxiago osasun publikoak egin zuen ahalegin eredugarria".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Albisteak Alderdi Sozialista Espainia Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa Maskarak gaur Espainiako Gobernua