Politika -

Pedro Sanchezen gutuna

Zer dago Sanchezen erabakiaren atzean? Data esanguratsuak

Espainiako presidenteak herritarrei zuzendutako gutunean salatu duenez, haren kontrako "jazarpen eta eraiste estrategian hilabeteak daramatzate" eskuinak eta ultraeskuinak. Azkenaldian Pedro Sanchezen kontra izandako gertakari eta irainak bildu ditugu.

Sanchez, burumakur, artxiboko argazki batean. EFE
Sanchez, burumakur, artxiboko argazki batean.
Sanchez, burumakur, artxiboko argazki batean. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gutuna igorri zien atzo herritarrei salatzeko eskuinak eta ultraeskuinak bera "jazartzeko eta eraisteko" duten "estrategia". Dokumentuan adierazi zuenez, "hilabeteak" daramatzate haren, PSOE alderdiaren eta, orain, Begoña Gomez emaztearen kontra jarduten. Hainbat aurrekari bildu ditugu: 

"¡Que te vote Txapote, Sanchez!". Eskuin espainiarrak Pedro Sanchez kritikatzeko eta ETArekin lotzeko (Txapote Xabier Garcia Gaztelu ETAko kidearen izengoitia omen zen) maiz erabili duen esaldia da, eta presidente izateko EH Bilduren babesa jaso izanari egiten dio erreferentzia. 

Berez, 2022ko irailean sortu zen leloa, baina ozenago entzun zen 2023ko otsailean Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak ahotan hartu zuenean. Ordutik, eskuinak zein ultraeskuinak erabili izan dute. Iazko uztaileko hauteskunde orokorren kanpainan bolo-bolo ibili zen, biktima elkarteen artean zatiketa eraginez. Covite eta Fernando Buesa Fundazioak, esaterako, ez erabiltzeko eskatu zuten. 

"Fruta gustatzen zait". Handik hilabete eskasetara, 2023ko azaroan, Sanchezen inbestidura saioan, Isabel Diaz Ayuso protagonista bihurtu zen berriro Pedro Sanchezi, ahopeka, "putaseme" deitzeagatik, gonbidatuen eserlekuetan zegoela. Ayusok ez zuen barkamenik eskatu, eta tribunatik egindako irainak justifikatu zituen, presidentegai sozialista berari eta bere familiari buruz gaizki esaka aritu zela iritzita. "(Egin dezakedan) gutxienekoa da ahapeka esatea 'fruta gustatzen zait'", gaineratu zuen. 

Ayusok Sanchez iraindu zuela aitortu du: ''Ni eta nire familia difamatzeko aprobetxatu zuen''
Ayusok Sanchez iraindu zuela aitortu du: ''Ni eta nire familia difamatzeko aprobetxatu zuen''
Ayusok Sanchez iraindu zuela aitortu du: ''Ni eta nire familia difamatzeko aprobetxatu zuen''

1:42

Pedro Sanchezen panpina baten urkatzea eta jipoitzea. 2023ko abenduan, Urtezahar gauean, ultraeskuindarrek elkarretaratzea egin zuten PSOEk Madrilen duen egoitzaren aurrean, eta Espainiako presidentearen urkatzea eta jipoitzea simulatu zuten, panpina batekin.  Sozialistek Fiskaltzaren aurrean salatu zuten auzia, gorroto delitua izan zitekeelakoan. Epaileak bi hilabeteren buruan artxibatu zuen

Ultraeskuindarrek Pedro Sanchezen panpin bat jipoitu eta urkatu dute Ferrazen
Ultraeskuindarrek Pedro Sanchezen panpin bat jipoitu eta urkatu dute Ferrazen
Ultraeskuindarrek Pedro Sanchezen panpin bat jipoitu eta urkatu dute Ferrazen

0:40

PPren salaketa Sanchezen kontra, "interes gatazka" egotzita. Duela hilabete, 2024ko martxoan, PPk salaketa aurkeztu zuen Interes Gatazken Bulegoan Sanchezen aurka, Air Europaren erreskateak onartu zituen Ministroen Kontseiluetan parte hartzeagatik. Argudiatu zutenez, presidenteak ez zuen bilera hartan egon behar "Begoña Gomez emaztearekin lotura ekonomiko eta profesionalak zituen konpainia" zegoelako tartean. Auzia baztertu zuen Bulegoak, Gomezek konpainiarekin lotura profesionalik ez zuela argudiatuta. 

Gomezen kontrako ikerketa, abian. Manos Limpias sasi-sindikatu ultraeskuindarrak salaketa aurkeztu zuen 2024ko apirilean Pedro Sanchezen emaztearen kontra influentzia trafikoa eta ustelkeria egotzita. Epaitegiak tramitera onartu zuen auzia, eginbideak hasita

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE PP Delituak Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Vox