Teknologia -

2016ko zerrenda

Pokemon GO, iPhone 7a eta Trump izan dira Googleko bilaketa nagusiak

Bilatzaile horretan gehien errepikatu diren galderak hauek iza dira: ‘Zer gertatuko litzateke Trumpek irabaziko balu?’; edo ‘Zer gertatuko litzateke Ingalaterra Europar Batasunetik irtengo balitz?'.

Pokemon GO bideo-jokoa. Argazkia: Pokemon GO
Pokemon GO bideo-jokoa. Argazkia: Pokemon GO
Pokemon GO bideo-jokoa. Argazkia: Pokemon GO

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Google bilatzailea gure zalantzak eta kezkak argitzeko tokia bilakatu da. Arrazoi horregatik, urtero, zerrenda bat prestatzen dute Googlen egindako bilaketa nagusiak ardatz hartuta.

Aurten, mundu mailako protagonista nagusiak Pokemon GO, Donald Trump, iPhone7 telefono mugikorra eta Rioko Olinpiar Jokoak izan dira. Googlek egindako zerrendan irakurri daitekeenez, aurten hil diren Prince eta David Bowie musikariak ere sailkapen horretan agertzen dira.

Halaber, Powerball loteria amerikarra (historiako sari potoloena jokoan dago) zerrenda horretako bosgarren postuan kokatu da. Pelikulei dagokienez, aurten Deadpool eta Suicide Squad izan dira bilatzaileek gehien kontsultatu dituztenak (zerrenda horretako seigarren eta hamargarren postuak bete dituzte, hurrenez hurren). 2016ko Rioko Olinpiar Jokoak eta Slither.io bideo-jokoak zerrenda hori ixten dute.

Albisteei dagokienez, Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak lehen postua betetzen dute. Jarraian, Olinpiar Jokoak eta Brexit-a leudeke. Gainera, 2016an izandako eraso terroristek eta atentatuek toki garrantzitsua dute nazioarteko zerrenda horretan. Besteak beste, Orlandoko dantzaleku bateko erasoa, Dallaseko tiroketa eta Niza eta Bruselako atentatuak izan dira Googlen egindako bilaketa nagusiak.

Gainera, Zika birusa (nazioarte mailako larrialdia eragin duena) eta Panamako paperak ere zerrenda horretan ageri dira.

Galdera xelebreenak

Aurretik esan bezala, Google bilatzailea zalantzak argitzeko toki aproposa bilakatu da. Hauek dira bilatzaile horretan gehien errepikatu diren galderak: ?Zer gertatuko litzateke Trumpek irabaziko balu??; ?Zer gertatuko litzateke Ingalaterra Europar Batasunetik irtengo balitz??; ?Zer gertatuko litzateke Katalunia independizatuko balitz??; edo, ?Zer gertatuko litzateke Podemosek agintea eskuratuko balu??.

Politikak garrantzia handia izan badu ere, erabiltzaileek beste zalantza batzuk argitu nahi izan dituzte. Pokemon GO bideo-jokoarekin lotuta, askok nola jokatzen den bilatu dute. Beste batzuk, ordea, hezur-muin emaile izateko zer egin behar den kontsultatu dute.

Google.es bilatzailea

Espainiako zerrendari dagokionez, joera nagusiak errepikatu direla ikus daiteke. Hala, Rioko Olinpiar Jokoak eta 2016ko Europako futbol txapelketa izan dira bilaketa nagusiak. Erabiltzaileek egindako bilaketa nagusien artean bestelako gai batzuk daude: Pokemon GO, iPhone 7 telefono mugikorra, AEBko hauteskundeak eta Donald Trump, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken orduko albistea