cerrar buscador

Zeu Zara EITB sariak. Gogokoenak bozkatu! | Zeu zara EITB

ZEU ZARA EITB

11:38

ZEU ZARA EITB

EiTB Sariak

Gasteizek Zeu Zara EiTB sariak banatuko ditu

eitb.eus

Euskal Irrati Telebistak Gasteiz hiriari ekarpena egin dioten Gasteizko eta Arabako pertsona, elkarte eta egitasmoak sarituko ditu urriaren 26an, Europa jauregian, Gasteizen, egingo den galan.

  • Zeu Zara EiTB Gasteiz

    Zeu Zara EiTB Gasteiz

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskal Irrati Telebistak Zeu Zara EiTB ekimena jarri du abian, euskal herri nabarmenetan ekarpena egin duten pertsona, elkarte eta egitasmoak saritzeko asmoz. Herri bakoitzean, lehendabizi, komunikazio eta informazio kanpaina bat egingo du, eta ekitaldiari amaiera emateko, Zeu Zara EiTB sariak banatuko ditu. Oraingoan, Gasteiz eta bere herritarrak izango dira protagonista.

Gertuko informazioa eta entretenimendua eta euskal kulturaren zabalkuntzan kalitatea dira EiTBren DNAren ezaugarri 1982an sortu zenetik, eta euskal gizarteak horrela aitortzen dio.

Hartara, gizartetik hurbilago egoteko, Zeu Zara EiTB ekimena jarri du martxan EiTBk. Uztailean, Barakaldoren txanda izan zen, eta Gasteiz hiriburuarena da orain. Horiek dira lehenak, baina beste zenbait euskal herri esanguratsu izango ditu EiTBk gogoan datozen hilabeteetan.

Taldea herritarrengana hurbiltzeko kanpaina honetako jardunaldi bakoitzak zabalkunde handia izango du ekimen hori hartuko duen herri edo hiri bakoitzean. Hedapena komunikazio eta entretenimendu egitasmoen bidez egingo da, eta, amaitzeko, ekitaldi handi bat egingo da: sari banaketa jaialdia.

Sei sailetan emango dituzte sariak:

1.- Zeu Zara Solidarioa

2.- Zeu Zara Gure Enpresa

3.- Zeu Zara Dendarik Onena

4.- Zeu Zara Gure Kutuna

5.- Zeu Zara Ingurumenaren Laguna

6.- Zeu Zara Gure Enbaxadorea.


'Zeu Zara Solidarioa' saria herritarrei zuzenduta egongo da, eta elkarteek egindako elkartasun ekintzak sarituko ditu.

'Zeu Zara Gure Enpresa' sariarekin, herriaren memoria kolektiboan dagoen Gasteizko enpresa baten lana nabarmenduko da. Gaur egun eredu eta ikur den enpresa bat sarituko dute, hiriarentzat duen esanahiarengatik eta garai berrietara egokitzeko izan duen gaitasunarengatik.

'Zeu Zara Dendarik Onena' sariak betiko denda edo jatetxe bat azpimarratuko du, urteen joan-etorrian oztopoei eta arazoei aurre egiten jakin duen saltoki edo ostalaritza-lokal bat.

'Zeu Zara Gure Kutuna' sariak Gasteizko herritar bat sarituko du, bere ibilbide pertsonal edo profesionalarengatik onespen publikoa merezi duelako.

'Zeu Zara Ingurumenaren Laguna' sariak ingurumenaren, klima aldaketaren eta biodibertsitatearen zaintza eskertu nahi du. Herritarrak kezkatzen dituzten alor horietan, datozen belaunaldiei mundu hobea uzteko lanean diharduten pertsona, elkarte edo enpresa bat sarituko dute.

Azkenik, 'Zeu Zara Gure Enbaxadorea' sariak, kulturan, ikerkuntzan edo kirolean Euskadiko hiriburua gure mugetatik at ezagunagoa izan dadin lan egin duen pertsona edo erakunde bat goraipatuko du.

Sei sail horietako bakoitzean, bost hautagai proposatu dira, herritarrek gustukoen dituztenak hauta ditzaten www.eitb.eus atarian. Boto gehien jasotzen dituzten hautagaiek urriaren 26an jasoko dituzte sariak, Europa jauregian egingo den ekitaldian.

den ekitaldian.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Gasteiz

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.