11:00

Gaztea

Nobedadeak

Durangoko Azoka, euskal musika estreinaldien erakusleiho

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Abenduaren 4tik 8ra euskal taldeen disko berriak egongo dira eskuragarri Durangoko Azokan. Musikak leku garrantzitsua beteko du, ohi legez.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskal diskoetxeak azken ukituak ematen dabiltza abenduaren 4tik aurrera Durangoko Azokako standetan erakutsiko dituzten proiektuei. Bost egunez, euskal musika sortzaileen erakusleiho izango da Durango.

Baga Bigak, adibidez, En Tol Sarmiento, Enkore, Korrontzi, Larregi, The Uski's eta Txapelpunk taldeen berriena aurkeztuko du.

Elkar eta Oihuka etxeen eskutik, besteak beste, EH Sukarraren, Igelaren Bandaren, Izaki Gardenaken, Ken Zazpiren eta Mikel Urdangarinen lan berriak iritsiko dira Azokara.

Bonberenea Ekintzak zigiluak ere hainbat nobedade eramango ditu: Bad Sound, Bi Bala, Glaukoma eta Ze Esatek! taldeen disko berriak, esaterako.

Bestalde, Maukaren standean aurkituko ditugu Arkada Social, Eratu, Fiachras, Iheskide, McOnak, Sermonds, The Friday Crew eta Voltaia taldeen lanak. Gainera, 5. urteurrenaren kariaz argitaratutako bilduma jarriko dute salgai.

Bidehutsek ere gutxienez bi lan aurkeztuko ditu. Batetik, Anariren Zure aurrekari penalak, eta bestetik, Jupiter Jonen Eta metaforak greba egin zeben.

Horiek gutxi ez eta, Berri Txarraken Jaio.Musika.Hil diskoa egongo da eskuragarri Durangoko Azokan, Only in dreamsen eskutik. 5Gorak, ostera, Esne Beltzaren Esna proiektua eramango du Durangora, eta horixe berori egingo du Jo Ta Ke Ekoizpenak etxeak Su Ta Garren Jaiotze basatia lanarekin.

Bukatzeko, Talka Recordsek Fermin Muguruzaren Nola? argitaratu du, eta Kalaportu Sare Bideak eta Garoa Kultur Laben ardura izan da Lou Topeten berria argitara ematea.

Auto-ekoizpena

Ohi legez, baten batzuek auto-ekoizpenaren aldeko apustua egin dute oraingo honetan ere. Azokan horiek aurkeztuko dituzten lanen artean daude Sorkunen Ziklomorphosia, Suederren Bazan ordue, Estankonaren Ardatza eta Haxotzen Letaginak.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean