EAJ nagusitu da Araban eta Bizkaian, eta EH Bilduk lortu ditu boto gehien Gipuzkoan. Atzerriko botoak zenbatuta, EAEko hauteskundeetako behin betiko boto-zenbaketa itxi dute, eserlekuen banaketa aldatu gabe.
Arabako lurralde historikoan, EAJk azken eserlekua ken diezaioke EH Bilduri; Bizkaian, Sumar PSE-EEri bat kentzetik gertu dago; eta Gipuzkoan, koalizio subiranistak azken eserlekua lor dezake, sozialisten kaltetan, baina oso zaila edo ia ezinezkoa dirudi halakorik gertatzea.
EAJren EBBko presidentearen aburuz, EH Bilduk lortu dituen "emaitza nabarmenak" gorabehera, koalizioak "ezin du kanpotik Jaurlaritzaren politika baldintzatu". Hala, uste du ez dutela gobernatzeko modua aldatu behar, bai, ordea, herritarrek hauteskundeetan emandako "abisua" kontuan hartu.
Hauteskundeen biharamunean nola sentitzen den galdetuta, Iñigo Urkulluk esan du "barne bake handia" duela. Lehendakariak ez ditu atzoko hauteskundeetako emaitzak baloratu nahi izan. "Agintaldia bukatzean zentratuta nago", adierazi du.
Azkenean, EAJk 29.000 botoko aldea lortu du, eta koalizio subiranistak emaitza historikoak izan ditu. Bestalde, PSE-EEk 12 legebiltzarkide erdietsi ditu (+2), PPk 7 (+1) eta Sumarrek eta Voxek, bana.
EAJk eta EH Bilduk 27na eserleku eskuratu dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, baina alderdi jeltzalea izan da bozkatuena, 29.000 botoko eta 2,64 puntuko aldearekin. Koalizio subiranistak, bere aldetik, emaitza historikoak lortu ditu, lehen aldiz 300.000 botoen langa gaindituta.
Hautetsontziek inoizko Eusko Legebiltzarrik abertzaleena marraztu dute gaur, EAJk eta EH Bilduk lau eserlekutik hiru eskuratu baitituzte. Zehazki, 75 legebiltzarkideetatik 54 bi alderdi horietakoren batekoak izango dira.
Tentsio handiko zenbaketa aurreikusten du EITBren inkestak. EAJ izango da lehen indarra botoetan, koalizio subiranistak izango du hazkunde handiena, PSE-EEk eta PPk ere gora egingo dute eta, ezker konfederalean, Elkarrekin Podemosek baino ez du ziurtatuta ordezkaritza.
Lehendakarigaiek hauteskunde-hitzorduarekin bat egin dute, eta goizean zehar boza ematera igaro dira euren hauteslekuetatik. Oro har, bozkatzera joateko gonbita luzatu diete herritarrei
Lehendakaria goiztiarrenetarikoa izan da, eta 09:00ak pasata igaro da bere hauteslekutik. Parte hartzeko deia egin du, "Euskadiren ongizatea handiagoa izan dadila".
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk, PPk, Elkarrekin Podemosek, Sumarrek eta Voxek kanpainako azken mezuak bota dituzte. Igandean, Eusko Legebiltzarra berritzera deituta daude EAEko herritarrak.
Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
Barakaldoko Guardiako Epaitegiak hauteskunde delitu bat eta bi lesio delitu leporatu dizkio 49 urteko gizonari, eta hilabetero epaitegian agertu beharko du.
Lehendakarigaiek ez dute aipatu ETAren indarkeriaren inguruan azken orduetan piztu den polemika, eta zerbitzu publikoen inguruan egin dute eztabaida batik bat.
ETB2ko eztabaidaren hasieran, lehendakarigai guztiek babesa eman diote Imanol Pradales EAJko hautagaiari, Barakaldoko mitin batean jasandako erasoagatik.
EAJren lehendakarigaiak azpimarratu duenez, "oso gertakari desatsegina izan da", baina "ez du euskal gizartea ordezkatzen, jendeak errespetu handia izaten baitu". "Gertakari isolatua izatea eta berriro ez gertatzea espero dut", erantsi du.
Hauteskunde-kanpainak eztanda egin du astearte honetan, EAJren hautagaiari eraso eta EH Bilduren hautagaiak ETAri buruz egindako adierazpenek sortutako polemikaren ondorioz.
EAJren lehendakarigaiari spray batekin eraso diote aurpegian, eta Gurutzetako Ospitalean artatu behar izan dute. 49 urteko erasotzailea atxilotu egin dute, eta epailearen aurrera noiz eraman zain dago. Erasoak ez du motibazio politikorik izan.