EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

EAE-KO HAUTESKUNDEAK

Mendia: 'Euskadi sozial baten aldeko akordioetan egongo gara'

PSE-EE ez da egongo "zatitzea xede duten" akordioetan. "Lizarrakoa edo Ibarretxe Planarena bezalako fronteak abiatu nahi dituenekin ez dugu bat egingo", esan du lehendakarigaiak.

Idoia Mendia, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.
Idoia Mendia, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.
Idoia Mendia, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEren lehendakarigaiak adierazi du bere alderdia "beti" izango dela autogobernuan sakontzeko eta Euskadi sozial bat sendotzeko akordioetan, baina ez abertzaleek eskaintzen dituzten "zatiketa- eta konfrontazio-itunetan".

Mendiak proposatu du Euskadin "herrialde-mailako itunak" mahaigaineratzea, "behin betiko bizikidetza, ekonomia-hazkundea eta herritar guztiontzako aukera-berdintasuna lortzeko".

"Norbaitek abiatu nahi baditu Lizarrakoa edo Ibarretxe Planarena bezalako fronteak, jakin dezala ez dugula horrekin bat egingo", esan du Mendiak, eta euskal sozialistak "legez kanpoko kontuetan EAEko herritarrak zatitzen dituzten kontsultetan" ez direla izango nabarmendu du.

"180 graduko bira", Patxi Lopez lehendakari egon zela

Mendiaren esanetan, Euskadin 180 graduko bira jazo zen Patxi Lopez lehendakari zuen Eusko Jaurlaritzarekin; izan ere, fronteen politika baztertu eta herritarren aldeko akordioak bilakatu ziren egunerokoaren ardatz, egunerokoaren arazoetan zentratuta. "Euskadik hala jarraitu beharko luke", esan du.

Halaber, batzuen autokonplazentzia salatu du: "Hainbatek ahaztu egiten dute zenbait gazte erbestera joan behar izaten direla lan bila, familia ugarik etxebizitza galdetzen dutela eta zenbait emakumek desberdintasuna pairatzen dutela".

Mariano Rajoyren inbestidura-saioaren gainean (abuztuaren 30ean hasiko da), Mendiak gogorarazi du PSOEren zuzendaritza-organoek erabakita dutela ezezkoa ematea PPko presidentegaiari, "eta ez dago arrazoirik gure iritzia aldatzeko".

"Estatuburuak Rajoyri eskatu dio Gobernua osatzeko, eta azken horrek inbestidurarako akordioak bilatu behar ditu eta Gobernuari egonkortasuna eman behar dio; aurrekontuak eta gastu-muga ere onartu behar ditu Gobernuak", azaldu du.

Paella solidarioa

Euskal sozialisten idazkari nagusia Bilboko Aste Nagusian izan da, eta paella solidario batean parte hartu du.

Bere alderdiak nolako politika bultzatzen duen islatu nahi izan du ekimen horrekin, eta zer-nolako konpromisoa duen desberdintasunaren aurka egiteko; izan ere, bertan bildutako dirua Bizkaiko Elikagaien Bankuari emango diote, pobreziaren aurkako borrokan lanean jarrai dezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Hauteskundeak Euskadin 2024 Idoia Mendia Alderdi politikoak PSE-EE berriak Eguneko albisteak