EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Apirilak 5

Urkullu, Arrizabalaga eta Tejeria izango dira EAJren hiru zerrendaburuak

Urkulluk errepikatu egingo du, baina Arrizabalaga eta Tejeria lehenengo postura igo, eta bigarren eta hirugarren postuetara atzeratu dituzte Erkoreka eta Egibar, hurrenez hurren.

Urkullu, Arrizabalaga eta Tejeria. Argazkia: Efe
Urkullu, Arrizabalaga eta Tejeria. Argazkia: Efe
Urkullu, Arrizabalaga eta Tejeria. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu, Leixuri Arrizabalaga eta Bakartxo Tejeria izango dira apirilaren 5ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuak, hurrenez hurren; beraz, aldaketa egongo da azken bietan.

Zerrendak gaur arratsaldean onartu ditu Asanblada Nazionalak, Sabin Etxean egindako batzarrean.

Urkullu, lehendakarigaia, 2016an ere Arabako zerrendaburu izan zen, baina beste bi lurraldeetan ezustekoa izan da.

Arrizabalagak eta Tejeriak lehenengo postuak hartu izanak belaunaldi aldaketa erakusten du, 2016an Josu Erkoreka eta Joseba Egibar beteranoak baitzeuden postu horietan, eta orain bigarren eta hirugarren dira.

Ezusteko handiena Arrizabalagarena izan da. 38 urteko abokatua Gatikako alkatea da, eta 2012tik dago Legebiltzarrean. Aurreko hauteskundeetan seigarren postuan joan zen Bizkaian, eta orain lehenengo lekura arte egin du jauzi.

Bakartxo Tejeria ezagunagoa da, 2012tik Legebiltzarreko presidente baita, eta aurreko hauteskundeetan bigarren postuan joan zen Gipuzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika EAJ-PNV Bizkaia Gipuzkoa Araba Ameriketako Estatu Batuak Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Hauteskundeak AEB Alderdi politikoak Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak