Udal eta foru hauteskundeak -

KANPAINAURREA

Maddalen Iriartek gazteak "lehen lerroan" jartzeko konpromisoa hartu du

Bestalde, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkategaiak Etxebizitza Legearen "tresna guztiak" erabiliko omen ditu alokairuaren prezioa arautzeko.

Iriarte, en el centro, en el acto de campaña con jóvenes. Foto: EITB
Iriarte, en el centro, en el acto de campaña con jóvenes. Foto: EITB
Iriarte, en el centro, en el acto de campaña con jóvenes. Foto: EITB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiak gazteak "lehen lerroan" jartzeko konpromisoa hartu du, "bizitza proiektua eraikitzeko" dituzten behar eta zailtasunei aurre egiteko. 

"Etorkizuneko protagonistak izango zaretela kontuan izanda, benetan pentsatzen dut gaurko protagonistak ere izan behar duzuela, orain hasi behar baitugu etorkizuneko oinarriak finkatzen", azpimarratu du hautagaiak Donostian gazteekin egin duen ekitaldian.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkategaiak ere parte hartu du ekitaldian, Izar Hernando koalizioko Gaztediako idazkariarekin batera.

Izagirrek berretsi du alkate izatea lortzen badu Etxebizitza legearen "tresna guztiak" baliatuko dituela alokairuaren prezioa arautzeko.

"Horretarako, Donostia hiri tentsionatu izendatuko dut", jakinarazi du, Eneko Goia alkate jeltzaleak gaia modu sakonean ez duela aztertu kritikatu aurretik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Gipuzkoa EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Maddalen Iriarte Hauteskundeak Gazteak Etxebizitza Gipuzkoako Foru Aldundia