cerrar buscador

16:00

Iruñea

LOMCE-REN aurkako protestak

Beste lau atxiloketa Nafarroan, M-17ko ikasle grebako istiluengatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Atxiloketa horiekin, dagoeneko 13 dira aipatutako istiluengatik Nafarroan atzemandakoak.

  • Gasteizen ere istiluak izan ziren martxoaren 17ko ikasle greban. EiTB

    Gasteizen ere istiluak izan ziren martxoaren 17ko ikasle greban. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Espainiako Poliziak lau gazte atxilotu ditu gaur Iruñean, Burlatan eta Sakanan, martxoaren 17ko ikasle greban jazotako istiluetan desordena publikoak egin izana egotzita.

Atxiloketa horiekin, dagoeneko 13 dira istiluengatik Nafarroan atzemandakoak. Azken lau atxiloetatik, hiru adingabeak dira.

Lau gazteak aske geratu dira Espainiako Poliziak izapideak egin ostean. Kasua Adingabeen Fiskaltzaren eta Iruñeko Instrukzio Epaitegiaren esku utzi dute.

Iruzkinak