Itxi

Beste kirolak

Atletismoa

Asier Martinez irabaziz itzuli da pistara Val-de-Reuilen, bere marka onena lortuta

AGENTZIAK

Atleta nafarra nagusi izan zen 60 metroko hesidun proban, 7,49 segundoko markarekin, orain arte lortutako onena. Urtebete egin du kanpoan lehiatu gabe, 2023ko otsailean Parisen izan zenetik.

1:08
Asier Martinez

Asier Martinez atleta nafarra irabaziz itzuli zen lehiara asteburuan, Val-de-Reuilen (Frantzia), pista estaliko L'Eure txapelketan. Izan ere, nagusi izan zen 60 metroko hesidun proban, 7,49 segundotan bukatuta. Horrenbestez, bere marka onena hautsi zuen.

Kirolari nafarra nazioarteko pista batean ikusi genuen azken aldia 2023ko otsailaren 11n izan zen, Parisen. Ondoren, Espainiako Txapelketan hartu zuen parte 2023ko otsailean; Iruñeko Txapelketa batean, berriz, abenduan. 60 metroko hesidun proban aritu zen orduan, eta 7,85 segundoko denbora egin zuen arren, lesionatuta amaitu zuen.   

Asteburu honetan, Martinez izan zen azkarrena jokatutako bi serieetan. Berean, 7,53 segundoko denbora egin zuen, Pascal Martinot-Lagarde frantziarraren aurretik (7,72 segundo).