Itxi

Athletic Club

Estatistikak alde

Sevillak San Mamesen jokatutako azken sei partidetatik bost galdu ditu

ERREDAKZIOA

Andaluziako taldeak 2009an irabazi zuen azkenengoz San Mamesen. Orduan Sevilla Manolo Jiménezen agindupean zegoen eta 0-4 irabazi zieten zurigorriei.  

  • Aritz Aduriz jugador del Athletic contra el Sevilla. Foto: EFE

Ligako sailkapenean bigarren postuan dago Sevilla, inoiz egin ez duen denboraldi hasiera ezinhobea dela medio. Bederatzi jardunaldietan 22 puntu irabazi ditu jada, 2006-07 denboraldiko marka hautsiz, puntu bat gehiagorekin. Datorren igandean Athleticen kontra arituko da San Mamesen, non azken sei partidetatik bost galdu ditu.

2009an irabazi zuen azkenengoz Sevillak San Mamesen. Orduan Andaluziako taldea Manolo Jiménezek zeraman eta 0-4 irabazi zien zurigorriei, Renato, Negredo, Kanouté eta Jesus Navasi esker.

Urte bereko udaberrian, Errege Kopako finalerdietatik kanporatu zuen Athleticek Sevilla. Athleticek Sanchez Pizjuanen jokatu zuen partida galdu egin zuen, baina San Mamesen erremontatu egin zuten, Javi Martinezen, Llorenten eta Toqueroren golei esker.

Ligako azken lau partidetan ere, Sevillak ez du zorterik izan San Mamesen: 2010-11 denboraldian 2-0, 2012-13 denboraldian 2-1 eta azken denboraldian, 3-1. Azken hau erabakigarria izan zen Athleticek laugarren postua eskuratu ahal izateko.