Itxi

Athletic Club

0-1

Raul Garciaren gol bikain batek garaipena eman dio Athletici Riazorren

Agentziak | Erredakzioa

Zurigorriak Deportivori gailendu zaizkio, bien arteko lehen zati orekatuan sartutako golari esker. Bigarrenean, Athletic defentsa lanetan aritu da, eta aurkariaren azken bultzadari eutsi dio.

Raul Garciaren gol handi batek atsedenaldia heldu aurretik lehen puntuak eman dizkio Athletici Ligan (0-1), Riazorren. Deportivok lehenengo porrota jaso du.

Athleticek Sportingen eta Bartzelonaren aurka galduz hasi du txapelketa, eta Raul Garciaren gol eder bat eta Lehen Mailan debuta egin duen Kepa Arrizabalagaren geldiketak baliatu ditu irabazteko. Gorka Iraizoz ez da deialdian sartu.

Zurigorriek hamar urte eta zazpi neurketa eman zituzten Deportivoren zelaian gailendu gabe, eta bolada txarrari bukaera jarri diote.

Ernesto Valverdek lehenengo puntuak erdiesteko helburua bete du, partida "zail" batean.

Galiziarrak nagusi izan dira lehenengo minutuetan, eta aurretik jatzeko aukerak izan dituzte. Athletic geldikako jokaldietan esnatu da, Beñatek jaurtitako falta eta kornerretan.

Orekatuta mantendu da lehen zatia, Raul Garciak 30 metrotatik jaurtitako baloia txokotik sartu den arte.

Bigarren zatian, Deportivo erantzuten saiatu da, baina Kepa izan du aurkariaren atean. Bukaerarako lau minutura, Andonek gola sartu du, baina jokoz kanpo egoteagatik baliogatu du epaileak.

FITXA TEKNIKOA

Deportivo: Lux; Juanfran, Albentosa, Sidnei (Arribas, 54. min), Luisinho; Carles Gil (Marlos Moreno, 68. min), Mosquera, Borges, Fayçal Fajr; Joselu (Borja Valle, 24. min) eta Andone.

Athletic: Kepa Arrizabalaga; De Marcos, Bóveda, Laporte, Balenziaga; San José, Beñat; Muniain (Iturraspe, 68. min), Raúl García (Lekue, 87. min), Williams (Sabin Merino, 85. min); eta Aduriz.

Golak: 0-1, 41. min: Raúl García.

n: Raúl García.