Itxi

Athletic Club

1-2

Athleticek hiru puntuak eskuratu ditu Granadan

Agentziak | Erredakzioa

Raul Garciak gol handi batekin aurreratu ditu zurigorriak, Carcelak andaluziarren berdinketa egin du eta Laportek garaipenaren gola sartu du Los Carmenes zelaian.

2:02

Athleticek Granadari irabazi dio Los Carmenes zelaian (1-2), hirugarren garaipena lortuta jarraian. Andaluziarrek irabazi gabe jarraitzen dute, eta jardunaldia jaitsiera postuetan bukatuko dute.

Lehoiek lehenengo zatia kontrolpean izan du, Raul Garciaren golaren laguntzarekin, baina Granadaren berdinketak atsedenaldia baino lehen etxekoak animatu ditu bigarren zatian. Hala ere, Laporteren gol batek garaipena eman dio Athletici.

Irekita joan da lehen zatia. Raul Garciak lehen minutuan abisatu du, baina jaurtiketa kanpora joan zaio. Ordu laurdenera, ordea, barruan sartu du areatik kanpoko jaurtiketa gogorra, eta aurretik jarri ditu zurigorriak.

Granadak erantzuna eman du, eta Athleticen areara iristea lortu du. Lehoiek partida kontrolpean zutenean iritsi da Granadaren gola. Carcelak probetxua atera dio area barruko jokaldi nahasi bati. Athleticeko atzelariak ahul ibili dira, eta Carcelak berdinketa jarri du markagailuan.

Bigarren zatian biek izan dituzte aukerak, garaipenaren bila atera dieta. Sabin Merinorena, 72.ean, izan da argiena, baina kanpora bidali du.

Korner jaurtiketa batean, atezainaren aldaratze bat harrapatu eta atera bidali du pilota. Azken minutuetan ez dute sufritu zurigorriek, Foulquierren lesioa zela medio, Granadak hiru aldaketak eginak zituenean.

FITXA TEKNIKOA

Granada: Ochoa; Foulquier, Uche, Gaston Silva, Tito; Angban (Boga, 79. min), Sergi Samper (Atzili, 66. min); Carcela-González, Alberto Bueno, Andreas Pereira; eta Kravets (Ezequiel Ponce, 61).

Athletic Club: Kepa; Lekue, Etxeita, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Susaeta (Sabin Merino, 61. min), Raúl García, Muniain (Williams, 61). min; eta Aduriz (Iturraspe, 79. min).

Golak: 0-1, (m.15. min. min): Raul Garcia. 1-1, (m.44): Carcela-Gonzalez. 1-2, (m.76. min): Laporte.

min): Laporte.