Itxi

Reala

Larunbatean, 16:00etan

Realak ezustekoa eman nahi du Real Madrilen aurka

Erredakzioa

Txuri-urdinek joko ona berreskuratu zuten Vila-realen aurka eta irabazteko merituak egin zituzten. Sevillari eta Bartzelonari irabazi ostean, beste kolpe bat eman nahi dute Anoetan.

  • Reala. Argazkia: EFE

    Realeko jokalariak Bartzelonari sartutako gola ospatzen. Argazkia. EFE

Realak joko ona berreskuratu zuen igandean Vila-realen aurka (0-0). Txuri-urdinek berdindu egin zuten Madrigalen, baina sentsazioak onak izan ziren, eta gogotsu itxaroten dute Real Madrilen aurkako larunbateko partida.

Ligako hiru talde onenetakoen aurka puntuak lortu ondoren, Real Madrili irabaztea amesten dute txuri-urdinek. Sevillaren, Bartzelonaren eta Vila-realen aurka oso ondo jokatu zuen Realak, baina Eibarren eta Getaferen aurka itxura kaskarra eman zuen. Onenerako eta txarrenareko gai dela erakutsi du Eusebiok zuzentzen duen taldeak.

"Ez dut azalpenik aurkitzen. Talde handien aurka oso ondo jokatu dugu, baina gure parean edo beherago dauden taldeen aurka porrotak jaso ditugu. Talde guztiei errespetu bera diegu, eta badakigu edozeini irabazteko gai garela, baita edonork irabazi diezaigukeela", adierazi du Joseba Zalduak prentsaurrekoan.

 

an.

 

an.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala