Itxi

Txapeldunen Liga

Zozketa

Juventus-Real Madril, Bartzelona-Erroma eta Sevilla-Bayern, final-laurdenetan

Agentziak | Erredakzioa

Liverpool-Manchester City da laugarren kanporaketa. Joaneko neurketak apirilaren 3-4an jokatuko dira eta itzulikoak 10-11n.

  • Final-laurdenetako kanporaketak. Argazkia: Efe.

    Final-laurdenetako kanporaketak. Argazkia: Efe.

Juventus-Real Madril, Bartzelona-Erroma, Sevilla-Bayern Munich eta Liverpool-Manchester dira Txapeldunen Ligako final-laurdenetako kanporaketak, UEFAk Nyonen, Suitzan, egindako zozketaren arabera.

Real Madrilek eta Juventusek, hain zuzen, iazko edizioaren final handia jokatu zuten Cardiffen. Joaneko partidak apirilaren 3-4an jokatuko dira, eta itzulikoak 10-11n.