Itxi

Bilbao Basket

Jokalari berria

RETAbet Bilbao Basketek Ben Bentil pibota fitxatu du, denboraldi amaiera arte

Agentziak | Erredakzioa

Ghanako jokalariarena talde bizkaitarrak aste honetan egiten duen bigarren fitxaketa da, asteazkenean Nikola Rebic fitxatu ostean.

  • Ben Bentil. Argazkia: @CDBILBAOBASKET

    Ben Bentil. Argazkia: @CDBILBAOBASKET

RETAbet Bilbao Basketek Ben Bentik pibota fitxatu du denboraldia amaitu arte. 2,04 metroko jokalaria Frantziako Pro A mailako Chalom-Reims taldetik dator.

Bentil AEBetan hazitako jokalaria da. Bi urte eman zituen Providenceko Unibertsitatean (2014-2016), batez beste 21,1 puntu sartuta eta 7,7 errebota hartuta.

2016ko draftean Boston Celtics taldeak aukeratu zuen 51. postuan eta Dallas Mavericsekin egin zuen debuta NBAn. Hiru partida jokatu zituen Texaseko taldearekin. Bera izan da NBAn jokatu duen lehen Ghanako jokalaria.

Bentilena da Bilbao Basketek aste honetan egiten duen bigarren fitxaketa. Asteazkenean Nikola Rebic serbiarra fitxatu zuten.