Itxi

Gipuzkoa Basket

61-94, Real Madrilen aurka

RETAbet.es GBCk beste porrot mingarri bat jaso du

Redacción

Real Madrilek 61-94 irabazi dio talde gipuzkoarrari Endesa Ligako bigarren jardunaldiko partida. Gipuzkoa Basketek denboraldiko lehen bi partidak galdu egin ditu.

  • RETAbet.es GBC-Real Madril. Argazkia: EFE

    Olaizola eta Sergio Rodriguez GBC-Real Madril patidan. Argazkia: EFE

RETAbet.es GBC taldeak denboraldiko bigarren porrota jaso du Endesa Ligan. Oraingo honetan, etxean jokatu du bere zaleen aurrean, baina ezin izan du Real Madril menderatu (61-94).

Lehen laurdenean ondo jokatu du Gipuzkoa Basketek. Real Madril sendo hasi da, baina gipuzkoarrek neurketa parekatuta mantentzea lortu dute. Hainbat aldiz berdinketa nagusitu da markagailuan eta lehen hamar minutuen amaieran, RETAbet.es GBC taldeak lau puntuko abantaila lortu du (26-22). Bigarren laurdenean, ordea, Real Madril nagusitzen hasi da. Gipuzkoa Basketek arazoak izan ditu defentsan eta erasoan ere asko kosta zaie saskiratzeak lortzea. Ondorioz, Real Madril 18 puntuko aldearekin iritsi da atsedenaldira (38-56).

Desabantaila handiarekin ekin dio Gipuzkoa Basketek hirugarren laurdenari. Aldeak murriztea izan da GBCren laurden honetako helburua, baina ezer gutxi egin ahal izan du talde madrildarraren nagusitasunaren aurrean. Lasok zuzentzen duen taldeak aldeak handitzea lortu du (45-69).

Azken laurdenerako partida erabakita egon da. Markagailua pixka bat txukuntzen saiatu da RETAbet.es GBC taldea, baina Real Madrilen nagusitasuna erabatekoa izan da, eta norgehiagoka madrildarren aldeko 61-94ko emaitzarekin bukatu da.

Fitxa teknikoa:

61 - Retabet.es Gipuzkoa Basket: Llompart (7), Urtasun (5), Milbourne (5), Vrkic (13), Doblas (6)- hasierako bostekoa- Lawrence (8), Jordi Grimau (4), Travis Wear (4), Olaizola (2), Rico, Motos (4).

94 - Real Madril: Llull (4), Carrol (19), Rudy Fernandez (3), Thompkins (8), Ayllon (8)- hasierako bostekoa- Sergio Rodriguez (17), Nocioni (11), Doncic (10), Felipe Reyes (6), Radoncic, Hernangomez (4), Maciulis (2).

Epaileak: Perez, Castillo, Sacristan.

Markagailuak laurden bakoitzean: 26-22; 38-56- descanso- 45-69; 61-94.

- 45-69; 61-94.