Itxi

Gipuzkoa Basket

67-69

Gipuzkoa Basketek etxean galdu du UCAM Murtziaren kontra

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek San Sebastian Arenako lehenengo porrota jaso dute, Endesa Ligan denboraldi hasieratik erakutsitako hobekuntza geldituz.

5:19

Gipuzkoa Basketek San Sebastian Arenan galdu du UCAM Murtziaren aurka, denboraldi hasieratik erakutsi duten hobekuntza etxeko lehenengo porrotarekin geldituz. Kanpokoak hobeak izan dira bigarren zatian, eta GBCrekin berdindu dute sailkapenean, bi garaipenekin.

GBCk Real Betisi eta Estudiantesi irabazi zien eta faboritoak ziren neurketa baino lehen. Irabazten hasi dute partida, sentsazio onekin, Fakuadek, lehenengo, eta Fede van Lackek, geroago, ondo gidatuta.

Henk Norel pibotak ez egun ona izan, eta huts egin du. Lehen zatian balorazio negatiboa izan du, eta UCAM Murtziak kontrolpean mantendu du.

Bere jokalirik onena faltan botata, Porfi Fisacen taldea markagailua apurtzen saiatu da lehen laurdenean, baina norgehiagoka berdinduta joan da. UCAM Murtziak konponbideak aurkitu ditu Oleson eta Lukovic jokalariengan. Atsedenaldian, aldea puntu bakarrekoa izan da etxekoen alde.

Atsedelandiaren ostean, Ibon Navarroren taldeak hobetu egin du, eta aurretik jarri dira jokoa hasi eta berehala, Rojasen hirukoari esker. Gero, Gipuzkoa Basketek behetik joan da beti. Aurkariak ez du Europako partidaren osteko nekea nabaritu, eta aldea mantendu du bukaerara arte.

FITXA TEKNIKOA

Gipuzkoa Basket: Dani Pérez (2), Salvo, Swing (13), Fakuade (14), Norel (9)- hasierako boskotea- Oroz, Van Lacke (12), Agbelese (7), Chery (5), Pardina (1), Sanz, Clark (4).

UCAM Murtzia: Hannah (9), Olesson (9), Tumba, Rojas (6), Soko- hasierako boskotea- Urtasun (6), Martíin, Kloof (12), Olaizola, Delia (6), Lukovic (9), Benite (12).

Partzialak: 18-12, 14-19, 18-19 eta 17-19.