Itxi

Baskonia

Nagusi etxea

Baskoniak erraz irabazi dio Cedevita Zagreb taldeari (92-70)

Agentziak | Erredakzioa

Perasovicen taldeak garaipen batekin amaitu du lehiaketako fase erregularra. 200 garaipen dituzte dagoeneko Euroligan eta aurten ez dute etxean partidarik galdu.

1:29

Laboral Kutxa Baskoniak etxeko lanak egin ditu eta 92-70 gailendu zaio Cedevita Zagreb taldeari, Euroligako fase erregularreko azken jardunaldian. Gasteiztarrak bigarren izateko aukerak dituzte B multzoko sailkapenean.

Ioannis Bourousis (17 puntu) eta Fabien Causeur (20) izan dira onenak arabarren artean.

Baskonia Anadolu Efesen eta Olinpiakosen arteko partidaren zain da, turkiarrak galduz gero, bigarren postua ziurtatuko lukete.

Cedevitak irudi txarra eman du Buesa Arenan eta lehia zuzenean Laboral Kutxa baino gutxiago izan dira. Kroaziarrek lehen fasea gasteiztarren aurretik amaitzeko helburua zuten, baina ezin izan dute asmo hori gauzatu.

Baskoniak, berriz, garaipen lasaigarria lortu du, azken bi partidetan galdu ostean (azkena, Bilbao Basketen aurkako derbia).

Fitxa teknikoa:

92-.LABORAL KUTXA: Causeur (20), Adams (5), Hanga (6), Shengelia (16) y Planinic (-) –hasierao boskotea--; James (6), Blazic (4), Corbacho (8), Tillie (5), Bourousis (17), I.Diop (4) eta M.Diop (1).

70-.CEDEVITA ZAGREB: Pullen (7), Zganec (2), White (7), Babic (9) y Bilan (10) –hasierako boskotea--; Arapovic (12), Pilepic (3), Zoric (6), Gordic (6), Katic (-), Walker (4) eta Mazalin (4).

PARTZIALAK: 23-16, 22-13, 22-28 eta 25-13.

2-28 eta 25-13.