Itxi

Baskonia

Gaur, 21:00etan

Baskoniak partida zaila du Real Madrilen aurka

Erredakzioa

Euroligako hirugarren jardunaldiko norgehiagoka jokatuko du Arabako taldeak astearte honetan, 21:00etan, Madrilen.

  • Baskonia. Argazkia: EiTB

    Baskonia. Argazkia: EiTB

Baskoniak gaur jokatuko du Euroligako lehen faseko hirugarren jardunaldiko partida Real Madrilen aurka, 21:00etan, Madrilen. Ostegunean ere Euroligako norgehiagoka izango du Arabako taldeak Olympiacosen aurka Buesa Arenan.

Real Madrilek bitik bi garaipen lortu ditu Euroligan eta Baskoniaren helburua madrildarrek lehen porrota jasotzea izango da. Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak garaipena lortu zuen Anadolou Efesen aurka eta galdu egin zuen Zalgiris Kaunasen aurka. Real Madrilek, aldiz, garaipenak lortu zituen Olympiacosen eta Maccabi Tel-Aviven aurka.

Arabako taldea eta Real Madril birritan soilik lehiatu dira Euroligan eta iaz lehiatu ziren Top 16an. Baskoniak bi partidak irabazi zizkion Pablo Lasok zuzentzen duen taldeari.

 

p> 

p> 

p> 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia