Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Baskoniak mendean hartu du Joventut 83-90

Agentziak | Erredakzioa

Johannes Voigtmann eta Adam Hanga izan dira onenak gasteiztarren artean.

1:05

Baskonia 83 eta 90 gailendu zaio Divina Seguros Joventut taldeari. Kataluniarrek 35 minutuz eutsi diete arabarrei, baina markagailua kontra dutenean erreakzionatzea kosta egiten zaie eta hori da, hain zuzen, azken laugarrenean gertatu dena.

Sito Alonsok ezin izan du Andrea Bargnani erabili lesionatuta dagoelako, baina bere hutsa ez du nabaritu Johannes Voigtmannek eta Adam Hangak egindako neurketa onari esker.

Kataluniarrek sailkapeneko postuan jarraitzen dute, partidarik irabazi gabe. Gaur partida ona jokatu dute, baina ez da nahikoa izan Euroligan dabilen taldeari irabazteko.

Gasteiztarrek ondo hasi dute norgehiagoka, aurkariaren ahultasuna aprobetxatuz eta lehen laurdena aurretik amaitu dute (14-16).

Bigarrenean, aldiz, arazoak izan dituzte defentsako errebotean, eta, ondorioz, atsedenaldira berdinduta iritsi dira (40-40).

Hirugarren laurdenean, hiruko bost saskiratzeri esker baskonistek bederatzi puntuko aldea lortu dute (56-65) eta horrek partida euren alde erabaki du.

Sito Alonsoren taldeak kontrolpean izan ditu azken minutuak eta garaipenak ez die ihes egin (73-84).

Fitxa teknikoa

83 - Divina Seguros Joventut (17+23+24+19): Vasiliauskas (4), Lapornik (-), Vidal (12), Bogdanovic (6), Miralles (2) -hasierako boskotea-, Ventura (13), Sabat (13), Abalde (15), Stutz (14) eta Gielo (4).

90 - Baskonia (20+20+27+23): Larkin (11), Cooney (2), Hanga (16), Shengelia (14), Voigtmann (14) -hasierako boskotea-, Akognon (13), Luz (7), Blazic (7), Tillie (6), Diop (-) eta Sedekerskis (-).

edekerskis (-).