Itxi

Baskonia

Euroligako 10. jardunaldia

Galatasarayri irabazi eta seigarren garaipena lortu du Baskoniak

Agentziak | Erredakzioa

Arabarrak aurretik joan dira markagailua ia denbora guztian baina ez dira gai izan partida azken momentura arte erabakita uzteko.

3:22

Baskoniak defentsako jokoan oinarritutako garaipena lortu du Glatasaray talde turkiarraren aurka, 69 eta 62. Arabarrak seigarrenez gailendu dira aurtengo Euroligan, jokoaren eta errebotearen kontrolaren bidez.

Sito Alonsoren jokalarien talde-lanak fruituak eman ditu, eta, horrez gain, jokalari garrantzitsuenek ondo erantzun dute neurketako momenturik zailenetan. Hala ere, gasteiztarrak eta turkiarrak ez dira bat ere ondo ibili kanpoko jaurtiketetan.

Lehen laurdena argi eta garbi irabazi du Baskoniak, baina Galatasarayk emaitza irauli du hirugarrenean. Gasteizkoek, baina, ez dute lasaitasuna galdu eta azkenean garaipena Buesa Arenan geratu da.

 

Fitxa teknikoa:

69. Baskonia (22+14+18+15): Larkin (7), Blazic (8), Hanga (5), Shengelia (1), Voigtmann (13), -hasierako boskotea-, Bargnani (9), Beaubois (13), Budinger (-), Luz (-), Tillie (6), I. Diop (7) eta Sedekerskis (-).

62. Galatasaray Odeabank (9+23+16+14): Koksal (-), Guler (8), Schilb (16), Micov (6), Pleiss (16) -hasierako boskotea-, Tyus (-), Diebler (3), Preldzic (x), Dentmon (4), Daye (2) eta Thompson (4).


t="utf-8">