Itxi

Baskonia

Lesioa

Ilimane Diop, ia bi hilabeterako baja

Erredakzioa

Baskoniako pibotak ezkerreko eskuko atzamar bat apurtu zuen astearte honetan Real Madrilen aurka jokatutako Euroligako partidan.

Ilimane Diop Baskoniako pibotak sei eta zortzi aste bitartean egon beharko du kantxetatik kanpo, ezkerreko eskuko atzamar bat apurtu baitzuen astearte honetan Real Madrilen aurka jokatutako Euroligako partidan.

Klubak prentsa-ohar baten bidez jakitera eman duenaren arabera, Diopek immobilizatuta izango du atzamarra lehendabiziko bi asteetan, eta sei eta zortzi aste emango ditu kantxetara itzuli gabe.

Horrez gain, asteazken honetan Patricio Garinori ebakuntza egin diote, joan zen igandean Joventuten aurkako lehian masailezurra hautsi ostean. Argentinarra hilabetez egongo da, gutxi gorabehera, jokatu gabe.