Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

Sito Alonso entrenatzaile kargutik kendu du Bartzelonak

Erredakzioa

Taldea gaizki dabil Endesa Ligan eta okerrago ari da Euroligan, ia kanporatuta baitago. Igandean Baskoniaren aurka jasotako jipoiak agortu egin du Barçako zuzendarien pazientzia.

  • Sito Alonso. Argazkia: EFE

    Sito Alonso. Argazkia: EFE

Bartzelonak entrenatzaile kargutik kendu du Sito Alonso. Teknikariak denboraldi hasieran hartu zuen Barça zuzentzeko ardura, aurreko denboraldian Giorgios Bartzokas entrenatzailearekin urte txarra egin ostean.

Sitorekin eta egindako fitxaketekin, talde blaugranak ez du hobera egin. Sitorekin duen garaipenen eta porroten balantzea (19-21) oso kaskarra da, eta Euroligan ia kanporatuta dago.

Baina Bartzelonako zuzendarien pazientzia agortu zuena, igandean Baskoniaren aurka jasotako porrota (96-72) izan zen. Buesa Arenan itxura oso txarra eman zuen Bartzelonak eta Baskoniak jipoitu egin zuen.

 

zuen.