Itxi

Saskibaloia

Lan-gatazka

Jokalariek greba egitea erabaki dute eta Errege Kopa airean geratu da

Agentziak | Erredakzioa

Kopa lehiaketa otsailaren 15etik 18ra aurreikusita dago eta Baskonia da parte-hartzaileetako bat.

  • Baskoniaren eta Real Madrilen arteko partida baten irudia. Argazkia: Efe.

    Baskoniaren eta Real Madrilen arteko partida baten irudia. Argazkia: Efe.

Saskibaloi Kluben Elkarteak (ACB) eta ABP jokalarien sindikatuak hitzarmen kolektiboa berritzeko negoziazioak hautsi dituzte Kirol Batzorde Gorenaren elkartean bost orduz batzartuta egon ostean. Ondorioz, jokalariek greba deitu dute eta horrek eragin zuzena izango du Errege Kopan.

Alfonso Reyes sindikatuko presidenteak esan duenez, greba "konstituzioak babestutako eskubidea da" eta jokallariei "iruzur" ez egitea eta "errespetua" eskatu du. Halaber, sindikatuko kideen aginduak jarraitzen dituztela esan du Reyesek.

Errege Kopa otsailaren 15etik 18era jokatzea aurreikusita zegoen, Las Palmaseko Gran Canaria Arena  kantxan.

"Zoritxarrez, negoziazioak eten egin ditugu gizarte funtsaren inguruan ez garelako ados jarri, sindikatuaren eskaerei erantzuteko ahaleginak egin ditugun arrean. Momentu hauetan, ez dakigu sindikatuak zein jarrera duen grebarekiko (…) Lan gatazka eta lehiaketa bereizteko gai izatea espero dugu", esan du Esther Queraltó ACBko idazkari nagusiak bileraren ostean.