Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

4. etapa

Yara Kastelijn herbeheretarrak 4. etapa irabazi du ihesalditik

Agentziak | EITB MEDIA

Ane Santesteban (Jayco) euskaldunak 2:10era zeharkatu du helmuga eta hamaikagarren postuan kokatu da sailkapen nagusian.

  • Yara Kastelijn, 4. etapako irabazlea

    Yara Kastelijn, 4. etapako irabazlea. Argazkia: © A.S.O. / Charly Lopez

Yara Kastelijn herbeheretarra izan da emakumezkoen Frantziako Tourreko laugarren etapako irabazlea. Ihesaldi luzea burutu du, Cahors eta Rodez artean 177 kilometro egin ondoren.

Hasi eta kilometro gutxira 14 txirrindularik tropeletik ihes egin dute, erritmo bizia ezarri eta distantzia irabazten hasi direlarik. Talde garrantzitsuetako batzuek kideak zituzten talde horretan.

Ihesaldian 10 minutuko aldea lortu dute helmugatik 66 kilometrora, eta tropela antolatu ezinik ibili da haien bila joateko, lidergoa arriskuan bazegoen ere, ihesaldian sailkapen nagusian distantzia gutxira zeuden txirrindulariak baitzeuden, tartean Kastelijn.

Azken 50 kilometroetan Lotte Kopecky liderraren Worx taldeak tiratzea erabaki du eta aldeak jaisten hasi dira, etapako azken hiru mendateetan.

Azken 20 kilometroak, bi mendate gainditzeke zeudelarik, frenetikoak izan dira, aurreko taldean zein tropelean erasoak eginez.

Ihesaldian Yara Kastelijn izan da azkenean bakarrik geratu dena eta garaipenaren bila joan da bakarrik.

Atzetik, Kopecky liderra joan da, gainerako faboritoak gainditzen saiatu dena, eta, azkenik, Van Vleutenek eman du kolpea, faboritoetako batzuk atzean uztea lortuz.

Helmugan, Yara Kastelingek 4:38:39ko denbora egin du eta 1:11ko aldea atera dio Demi Vollering (Worx) herrikideari, eta 1:12koa Anosuka Kosterri (Uno-X).

Ane Santesteban (Jayco) euskaldunak 2:10era zeharkatu du helmuga eta hamaikagarren postuan kokatu da sailkapen nagusian.

4. etapako sailkapena

1 - KASTELIJN Yara (Fenix) 4:38:39

2 - VOLLERING Demi (SD Worx) +1:11

3 - KOSTER Anouska (Uno-X) +1:12

4 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) +1:13

5 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl) d. b.

6 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) d. b.

7 - MOOLMAN Ashleigh (Soudal) d. b.

8 - LE MOUEL Célia  (St Michel - Mavic - Auber93 WE) d. b.

9 - HAMMES Kathrin (EF) +1:23

10 - ARZUFFI Alice Maria (Ceratizit) d. b.

18 - SANTESTEBAN Ane (Jayco) +2:10

Sailkapen nagusia

1 - KOPECKY Lotte (SD Worx) 15:47:25

2 - VOLLERING Demi (SD Worx) +0:43

3 - MOOLMAN Ashleigh (AG Insurance) +0:51

4 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) d. b.

5 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl) d. b.

6 - VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) d. b.

7 - KASTELIJN Yara (Fenix) +1:00

8 - LIPPERT Liane (Movistar) +1:39

9 - LABOUS Juliette (dsm-firmenich) +1:48

10 - LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) +1:49

11 - SANTESTEBAN Ane (Jayco) +1:52