Politika -

EITB Focus

Otxandianoren eta Pradalesen ezagutza hazi egin da, eta balorazio berdina lortu dute

EITB Focus inkestak lehendakarigaien ezagutzaren inguruan galdetu du, eta horien balorazioa ere eskatu du.

EITB Focus
EITB Focus
EITB Focus

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EITB Focus inkesta berriak apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan lehendakari izateko hautagaien inguruan ere galdetu du. Martxoan argitaratutako inkestarekin alderatuta, bi alderdi nagusien bi hautagaien ezagutza hazi egin da, eta puntuazio berdina lortu dute.

Imanol Pradales eta Pello Otxandiano dira bosteko nota gainditzen duten bakarrak.

Lehendakari nor izatea nahi duten galdetuta, parean daude EH Bilduko hautagaia eta EAJkoa hautatu dutenak, Imanol Pradales zortzi hamarren aurretik geratu bada ere.

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600). Galdeketak apirilaren 5a eta 11 bitartean egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Hautagaiak Javier de Andres Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Vox Hauteskunde inkestak Miren Gorrotxategi Eneko Andueza Sumar Mugimendua Imanol Pradales Pello Otxandiano Alba Garcia Martin Amaia Martinez Grisaleña