Itxi

Bago!az

Bago!az

Bago!az

Musika saioa

'Bago!az' talent showa berriz ikusi ahal izango da gaur ETB1en

Duela gutxi arte, 'Go!azen' telesailak betetzen zuen lekua hartuko du musika saio honek, familiei zuzendutako ordutegian.

'Bago!az' talent showa ostiraletan ere ikusi ahal izango da ETB1en. Duela gutxi arte, 'Go!azen' telesailak betetzen zuen lekua hartuko du parrilan; hain zuzen, 21:00etan hasiko da Zuriñe Hidalgok aurkezten duen saioa. Etxeko txikienei eta familia osoari eskainitako emanaldia izango da.

'Go!azen' telesaileko hurrengo denboraldirako aktoreak aurkitzea du xede saio berri honek, eta bertatik aterako dira Basakabin ikusiko ditugun ikasleetako batzuk. Helburu hori lortu nahian, 13 lehiakide arituko dira euren talentua erakusten, eta Euskal Herriko zortzi kantari eta aktore ospetsu arituko dira horiei laguntzen. Beraz, bikoteka abestuko dute: lehiakide bat famatu batekin arituko da. Bukaeran, famatu horiei tokatuko zaie epaimahaikide izatea eta lehiakideetako bat kaleratzea.

Anjel Alkain, Karmele Larrinaga ('Go!azen'eko Begoña), Xabier Saldias, Ylenia Baglietto, Maria Amolategi, Alex Sardui, Iñigo Azpitarte eta 'Go!azen'eko aktore bat (lehenengo aste honetan, Paula Etxeberria, 'Go!azen'eko Haizea) arituko dira gazteei laguntzen.

Lehiakideak, berriz, hauek izango dira: Aitzol Ibarloza (18 urte, Donostia), Iholdi Beristain (16 urte, Portugalete), Jonatan Yelamos (19 urte, Bilbo), Maria Ereña (20 urte, Sodupe), Endika Bengoetxea (18 urte, Hernani), Sara Nieto (18 urte, Zorrotza), Iñaki Torralbo (23 urte, Bakio-Bermeo), Maitane Lopategi (17 urte, Mungia), Imanol Cabrejas (18 urte, Bilbo), Iñaki Ainciburu (18 urte, Atarrabia), Luka Azurmendi (18 urte, Donostia), Karmele Gurbiondo (19 urte, Atarrabia) eta Sara Alonso (17 urte, Aramaio).

Beraz, asteazkenetan (22:20) ez ezik, ostiraletan (21:00) ere ikusi ahal izango da 'Bago!az' saioa, familia giroan.