Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

4. ataleko aurrerapena

Julen Naiarekin ligatzen saiatuko da, gaur gauean, 'Go!azen'en!

A.A. | EiTB

Horrek areagotu egingo du Nikoleren ezinikusia ETB1en eta eitb.eus-en 21:00etan hasiko den atalean.

0:19

Gaur gaueko 'Go!azen'eko atalean, Julen Naiarekin ligatzen saiatuko da, eta horrek areagotu egingo du Nikolek Naiari dion ezinikusia. Bestetik, Markelek eta Anek sekretu handi bat aterako dute azalera ETB1en eta eitb.eus-en 21:00etan hasita ikusgai egongo den atalean.

Gari eta Julen elkarri erronkak botatzen aritzen dira etengabe, eta batzuetan dirua ere jartzen duten jokoan. Normalean Julen hasten da zirikatzen, baina oraingoan Garik botako dio erronka: ezetz Naiarekin ligatu. Mutila horretan saiatuko da, eta, ondorioz, Nikolek Naiari dion ezinikusia handitu egingo da, eta Naia zelatatzen hasiko da.

Bestalde, zuhaitzak landatzen ari direla, aspaldiko kutxa bat aurkituko dute Markelek eta Anek lurpean. Sekretu handi bat gordetzen du kutxa horrek, eta bi gazteak hori ikertzen hasiko dira.

Mikelek aurreko ataleko zalantza berberarekin jarraitzen du: Zuzeni egia esan eta dirua bueltatu edo Australiarako hegazkin txartela erosi? Barruko harrak janda ibiliko da mutila, zer egin ez dakiela.

Gogoratu atala eskaini ondoren, Altxor Ezkutuaren kode berri bat jakinaraziko duela aktoreetako batek. Kode hori 'Go!azen APP'n sartu, eta bideo berezi berri bat ikusi ahal izango duzue.