Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

7. atalaren aurrerapena

Rick eta Mitxone aurrez aurre geldituko dira gaur gauean 'Go!azen'en

A.A. | EiTB

Gabonetan ostiralero emango da atal berria. Gaurkoan Garik eta Elik Basakabitik ihes egiteko saiakera egingo dute euren lagun birtualarekin egindako hitzordura azaltzeko.

0:21

Gabonetan ere, ostiralero 'Go!azen' telesailaren atalak ikusi ahal izango ditugu. Gaur gauekoan, Rick eta Mitxone aurrez aurre geldituko dira eta, beraz, Garik eta Elik Basakabitik ihes egin beharko dute hitzordura iritsi ahal izateko.

Garirekin desengainatuta, Elik Rick aurrez aurre ezagutzeko garaia dela pentsatu du eta hitzordu bat eskatu dio. Rickek onartu egin du. Orain, Eli (Mitxone) eta Gari (Rick) Basakabitik nola irten pentsatzen hasita daude, euren lagun birtualarekin elkartu ahal izateko. Lortuko ote dute? Nolako sorpresa hartuko dute batak bestea ikustean?

Bien bitartean, Naiak bizikletaren gainean berriz ere jartzeko beldurra dauka. Desik txango bat antolatu du bizikletekin eta joan nahi du, baina nola egin aurre bere beldurrei? Julen egoeraz jabetuko da eta neskari laguntzen saiatuko da.

Markelek, berriz, Lorerekin txoratuta jarraitzen du. "Lore delikatu" bat iruditzen zaio eta hura inpresionatzen saiatuko da etengabe; berdin izango dio neskaren aurrean barregarri gelditzeak.

Azkenik, aita Arrutiren bisita izango dute Basakabin eta Zuzen bisita hori ahalik eta ongien eramaten saiatuko da.

Atala eskaini ondoren Altxor Ezkutuaren kode berri bat jakinaraziko du aktoreetako batek. Kode hori 'Go!azen APP' aplikazioan sartu, eta bideo berezi berri bat ikusi ahal izango duzue.