cerrar buscador

Bilatu nahieran-en

telebista

- 21:30ean

0:20

Makusi haurrentzako euskarazko lehen plataforma digitalaren aurkezpen ekitaldia, ETB1en

Abian da Makusi, haur eta gaztetxoentzako euskarazko edukien plataforma digital berria. Apirilaren 26an, ostiral honetan, aurkezpen ekitaldia izango da 19:00etan, Donostiako Kursaalen, eta ondoren, ETB1en ikusi ahal izango da, 21:30etik aurrera.

telebista

- 22:00etan

0:25
HERRI-TXIKI-INFERNU-HANDI

Ibaetako bazterrak nahasten arituko dira gure deabruak igandeko ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan

Portuetxen, unibertsitatearen campusean eta Donostiako Ibaeta auzoko beste hainbat lekutan izango dira Mikel Pagadi eta Miren Nogales igande honetan. Ez galdu, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Prentsa aretoa

San Prudentzio 2024

EITB bete-betean murgilduko da Gasteizko San Prudentzio jaietan

EITB Media

0:21

Erretretaren eta danborradaren emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en eskaintzeko inoizko baliabide gehien erabiliko ditu, jaiaren esentzia ikus-entzuleei helarazteko. Radio Vitoriak ere jarraipen estua egingo die Arabako zaindariaren omenezko ekitaldi guztiei.

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Prentsa aretoa

Julius Bienertek aurkeztuta

0:26

"Habitación para Dos" saioa estreinatuko du ETB2k gaur, hiru ostaturen arteko lehia berria

EITB MEDIA

Horietako bakoitzak gainerakoen gela, gosaria, zerbitzuak, instalazioak eta prezioa ebaluatuko ditu. Kalifikazio onena lortzen duen establezimenduak 3000 euroko saria jasoko du.

EITB TALDEA

EITBren eskutik

MAKUSI jaio da, haur eta gaztetxoentzako euskarazko lehen plataforma digitala

EITB Media

Festa handia egingo da Donostiako Kursaalen, eta gauean eskainiko da ETB1en. Orotariko eduki eskaintza du MAKUSIk: marrazki bizidun eta telesailen 100 izenburu baino gehiago, 5800 atal, 120 pelikula… 1700 ordutik gora ikusgai, doan. www.makusi.eus webgunean dugu eskura unibertso digital berria.

MAKUSI

telebista

- HELMUGA

1:38
HELMUGA

Iñi Martinez eskiatzailea, igandeko ''Helmuga'' saioan

Eskia eta mendia izango dituzte hizpide igandeko "Helmuga" saioan, ETB1en, Iñi Martinez eskiatzailearen eskutik, 11:30etik aurrera.

telebista

- Mihiluze

1:05
MIHILUZE

Bihurrikeriak, malabarak eta publikoak emandako kontzertua izan dira aste honetako unerik onenak

Eskerrak "Mihiluze"ko lehiakideek umorez hartzen dituztela txantxak... Gainera, publikoak eman duen kontzertuarekin disfrutatu dugu aste honetan.

Biba Zuek!

telebista

- 22:15ean

0:20
HARRI-HERRI

Ergobia eta Ulia aurrez aurre, emakumezkoen 2. finalerdian, asteleheneko ''Harri Herri'' saioan

Emakumezkoen txanda iritsi da, eta bigarren finalerdia jokatuko dute hilaren 29ko saioan Ergobia eta Ulia taldeek. 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.

telebista

- Estreinaldia

0:20
ITXASO

'Itxaso' telesailaren estreinaldia, laster, ETB1en eta eitb.eus atarian

Primeran plataforman izandako arrakastaren ondotik, EITBk 'Itxaso' telesaila emitituko du laster. Itxaso Mexikon bizi da amarekin, baina azken hau hiltzean, Euskal Herrira etorriko da aitarekin bizitzera. Bien arteko harremana ardatz izango du surfaren munduan girotutako telesailak.

telebista

- ETB1en eta eitb.eus atarian

0:34

''Ez Da Giro'' saioak Giroaren jarraipen zabala egingo du maiatzaren 4tik 26ra bitartean

Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak, Alfonso Arroiok eta Alessandro Rutak Giroaren nondik norakoak aztertuko dituzte "Ez Da Giro" saioan. Lasterketako etapa bakoitzaren jarraipena egingo dute, eta solasean arituko dira aditu eta gonbidatuekin. ETB1en eta eitb.eus atarian izango da ikusgai.

telebista

- Maiatzaren 18an

0:23

Reala vs Bartzelona, Kopako final handia, zuzenean eskainiko du EITBk maiatzaren 18an

Natalia Arroyoren taldeak historia egin nahi du Bartzelonaren aurka. Ez galdu, Reala eta Bartzelonaren arteko Kopako final handia. Zaragozatik zuzenean eskainiko dute esukaraz ETB2k eta eitb.eus atariak, datorren maiatzaren 18an.

0:33

Laster

''Erremontari''ren edizio berria, laster, ETB1en eta eitb.eus atarian

Modalitaterik basatienena, ikusgarriena, dugu erremontea. Pilota ez da sekula gelditzen, etengabe dago mugimenduan, abiadura zorabiagarrian. Ez galdu laster "Erremontari" saioa, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

EITB TALDEA

EITB 2030 Estrategia

EITBren seinale digital berriak munduko ikus-entzule guztien eskura jarriko ditu euskal edukiak

EITB MEDIA

  • ''Audiovisual is digital''

    "Audiovisual is digital"

EITBk beste urrats garrantzitsu bat emango du aro digital berrian: azken joera eta garapen teknologikoak txertatuko ditu ETBBasque nazioarteko kanalaren zabalkundea egiteko. Seinalearen kalitatea handitzeaz gain, euskara eta euskal kultura munduko ikus-entzunezko ekosisteman babestuko du EITBk.

google_play apple store