Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Itsasoko bidaiarien aztarnak, aur, 'Teknopolis'en

EITB

Itsas Begia elkarteak eraiki duen urpeko mapa arkeologikoa ezagutuko dute, eta horrez gain, ontziekin batera gure uretara heltzen diren espezie exotikoen berri jasoko dute.

Kresalaren usainarekin dator aste honetako 'Teknopolis'. Hasteko, Lapurdiko kostaldean, Itsas Begia elkarteak Donibane Lohizune eta Ziburuko badiaren itsaso-ondarea babesten du duela 40 urtetik. Orain, urpean gordetzen diren aztarna arkeologikoen mapa bat eraikitzen ari da, gure historiaren lekuko horiek aztertzeko asmoz. Urpean murgildu aurretik, ordea, hainbat urtetako lana behar izan dute artxibategietan naufragioak bilatzen eta tokiko arrantzaleei inkesta etnografikoak egiten.

Itsasoko bidaiek bestelako aztarnak ere usten dituzte portu inguruetan, arazoak ekar ditzaketenak batzuetan. Itsasontzi handiek daramaten zamaren pisua orekatzeko behar duten lasta uretan, espezie aloktonoak heltzen dira munduko portuetara, baita Euskal Herrira ere. AZTIko ikertzaileek euskal portu eta uretan espezie exotikoen presentzia eta eragina nola aztertzen duten ezagutuko dute.

'Teknopolis' gaur izango da ikusgai 13:30ean ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n.