Publicidad
Cerrar

11/06/2015

09:08

Política

Conferencia en París

Programa de la conferencia por la paz de Euskal Herria (en euskera)

EITB.EUS

Discursos y actos previstos en la conferencia que se celebrará este 11 de junio en la sala Víctor Hugo de la Asamblea Nacional francesa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Enviar

08:30ean - Harrera Parte hartzaileen eta gonbidatuen toki hartzea.

09:15ean - Ongi etorria Marc Gentilini, Medikuntza Akademiako lehendakari ohi eta Frantziako Gurutze Gorriko lehendakari ohia eta Anaiz Funosas, Bake Bidea bakearen aldeko mugimendu zibileko lehendakaria.

09:30etan - Konferentziaren abiatzea EUSKAL HERRIKO BAKE PROZESUAREN JATORRIA ETA EGOERAREN AZTERKETA

Pierre Joxe, abokatua, Frantziako barne eta defentsa Ministro ohia, Aieteko adierazpenaren izenpetzaile.

Jean-Jacques Lasserre, Senataria eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluko lehendakaria, Max Brisson, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluko lehendakariorde gorena. Pirinio Atlantikoetako UMP federakuntzaren departamenduko idazkaria, Frederique Espagnac, Pirinio Atlantikoetako Senataria; hiruak Baionako Adierazpenaren izenpetzaile.

10:15ean - 1. Hitzaldia BERRADISKIDETZEA ETA ELKARBIZITZA: BIKTIMEK BAKE PROZESU BATEN BAITAN DUTEN TOKIA

Aurkezpen hitzaldia, Pierre Hazan, Nazio Batuetako kontseilari politiko ohia, Neuchâteleko Unibertsitateko irakasle asoziatua, Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kide. Hego Afrikako esperientzia, Egia eta Justizia batzordeak, Brandon Hamber, Hego Afrika, Nazioarteko Gatazken eta Trantsizio Justiziaren Ikerketa Institutuko (INCORE) Zuzendaria.

11:00etan - 2. Hitzaldia PRESOAK BAKE PROZESU BATEN BAITAN: ERRONKAK ETA FUNTZIOA

Aurkezpen hitzaldia, Raymond Kendall, 1985tik 2000a arte Interpoleko Idazkari Nagusia izan zen eta gaur egun INTERPOLeko Ohorezko Idazkari Nagusia da.

Irlandako bake prozesuan presoek jokatu duten papera eta hauen ekarpena, Gerard «Gerry » Kelly, Sinn Feineko Exekutiba Nazionaleko kidea eta Ipar Irlandako Asanbladako diputatua.

Euskal presoak, egoeraren azterketa, hausnarketa eta ekarpenak, Gabriel «Gabi » Mouesca, Euskal preso ohia, Presondegien Nazioarteko Ikuskaritzaren (OIP) lehendakari ohia eta Euskal Herriko Giza Eskubideen aldeko Batzordeko lehendakaria (CDDHPV).

Irlandako esperientziatik Euskal Herriko errealitatera, Brian Currin, abokatua, giza eskubideetan, gatazken eraldatzeetan eta bake prozesuetan aditua, Harremanetarako Nazioarteko Taldearen dinamizatzaile

12:00etan - Lanen sintesia Michel Tubiana, Giza eskubideen ligako ohorezko lehendakaria.

12:15ean -  Konferentziaren ondorioa

Epailea eta Versailleseko dei gorteko lehendakari den Serge Portelli jaunaren eskutik, "Euskal Herriko bakearen aldeko Manifestua"ren irakurketa.

  • Si te interesó esto, quizá te interesen estos otros temas:
  • Lo más visitado

      Cargando lo más visto
      Cargando lo más visto
    ;