Tecnología -

Zientzia eta ikerkuntza

Donostiako bi erakundek nanopartikulak aztertu dituzte, biriketako gaitzak tratatzeko

Nano-FTIR teknika berritzaileak aukera ematen du, lehenengo aldiz, nanopartikula bakar batean botikaren edukia neurtzeko eta identifikatzeko.

Lankidetza honek bide berriak ireki ditu nanopartikulen kontrol handiagorantz. Argazkia: Artxiboa 
Zientzia eta teknologia
Lankidetza honek bide berriak ireki ditu nanopartikulen kontrol handiagorantz. Argazkia: Artxiboa 

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako CIC nanoGUNE eta KUSUDAMA Therapeutics SL zentroak lankidetzan ari dira banakako nanopartikuletan botiken edo farmakoen karga errealaren neurketa aztertzen, biriketako zenbait gaitz tratatzeko.

Ikerketa zentroak adierazi duenaren arabera, nanopartikulek tamainagatik oso propietate fisiko desberdinak dituzte material makroskopikoekin alderatuta, nahiz eta osaera kimiko bera izan. Horregatik, nanopartikulak botikak garraiatzeko erabiltzeak iraultza ekarri du nanoteknologiaren eta medikuntzaren alorrean.

“Sendagai bat ematerakoan funtsezkoa da medikamentua modu eraginkorrean ematea nahi den lekuetan, errendimendua eraginkorra izan dadin. Nanopartikulak gai dira botikak hartu eta nahi den lekura eraginkortasunez eramateko. Alde horretatik, komeni da nanopartikulak ahalik eta farmako kantitate handienarekin kargatzea, baldin eta partikula egonkor mantentzen bada”, azaldu du Iban Amenabar nanoGUNEko Nanooptika taldeko ikertzaileak.

“Horretarako, jakina, neurtze-teknikak behar dira nanopartikuletan dagoen botikaren kantitate erreala neurtzeko. Baina hori ez da lan erraza. Ohiko neurketa-teknikek (adibidez, Fourier-en transformatu bidezko espektroskopia infragorriak, FTIR) bereizmen espaziala eta sentikortasun mugatua eskaintzen dute, eta milaka nanopartikula dituzten laginetan soilik neur daiteke botikaren kantitatea”, azaldu du ikertzaileak.

Ez da nahikoa

Zoritxarrez, farmakoaren kantitate hori ez da adierazgarria, gerta baitaiteke farmako hori ez egotea nanopartikuletan gordeta edo kargatuta, eta, ondorioz, ez garraiatzea eta ez ematea”.

Beraz, “nanopartikulen karga erreala eta eraginkorra ezagutzeko, banakako nanopartikuletan dagoen botikaren kantitatea neurtu behar da. Horretarako, nanoGUNEn garatutako Fourier-en transformatu bidezko nanoespektroskopia infragorriaren teknika (nano-FTIR) erabili dugu. Teknika berri horri esker, irudi optikoak nahiz xurgapen-espektroak neur daitezke, dena bereizmen eta sentikortasun nanometrikoarekin. Lankidetza horri esker, nanopartikula indibidualetan botikak neurtu eta identifikatu ahal izan dira lehenengo aldiz”, gehitu du.

Nano-FTIR teknikak bi gauza konbinatzen ditu: batetik, ahalmen analitikoa, hau da, Fourier-en transformatu bidezko espektroskopia infragorriaren (FITR) informazio kimikoa, eta bestetik, indar atomikoko mikroskopiaren (AFM) nanoeskalako bereizmen espaziala.

NanoGunek azpimarratu duenaren arabera, garrantzitsua da aipatzea lankidetza honek bide berriak ireki dituela nanopartikulen kontrol handiagorantz eta botika ugarirekin garapen berriak egiteko.

 

Si te interesó esto, quizá te interesen estos otros temas
Ayuntamiento de Donostia San Sebastián Enfermedades Titulares de noticias hoy Noticias Euskadi Nota científica Personal Médico Medicamentos