Athletic Club
Laugarren denboraldia Bilbon
Athletic: Caparrosek urtebete jarraituko du
ETB
Fernando Garcia Macua presidentearen eta Utrerako entrenatzailearen arteko hitzarmena hitzezkoa baino ez da oraingoz, baina hilabete honen amaieran ofizial egin daiteke.
Joaquin Caparrosek beste urtebete egingo du Athleticen. Modu honetara, Fernando Garcia Macua presidentearen agintaldia oso-osorik beteko du Utrerako entrenatzaileak.
Laugarren denboraldia izango du hurrengoa. Kontratuaren iraupenarekin, itxura batean, zalantzak izan dira, baina azkenean, akordioa erabatekoa da. Diru kontuak zehaztea falta da tratua isteko, baina arlo horretan akordioa erraza izatea espero da. Caparrosen eskutik, taldeak gora egin du, eta luzapen hau, horren ondorio da.