Itxi

basauri

Udaletxetik hurbil

Lagun bat zauritu da Basaurin izandako auto-istripuan

eitb.eus

Ezbeharraren tokian artatu dute eta ez dute erietxera eraman behar izan. Istripuaren ondorioz pilaketak izan dira.

  • Istripua Basauriko Kareaga Goikoa kalean gertatu da. Argazkia: eitb.eus

    Istripua Basauriko Kareaga Goikoa kalean gertatu da. Argazkia: eitb.eus

Bi ibilgailuk talka egin dute arratsalde honetan Basaurin (Bizkaia) eta lagun bat arin zauritu da, Udaltzaingoak eitb.eus-i jakinarazi dioenez.

Anbulantzia bat bertaratu da ezbeharraren tokira eta han artatu dute zauritua. Ez dute erietxera eraman behar izan.

Istripua Kareaga Goikoa kalean gertatu da, 48. Zenbakian, Marienea Emakumearen Etxearen aurrean, udaletxetik 100 metrora.

Ezbeharraren ondorioz auto-ilarak izan dira 16:00etatik 17:00etara bitartean, udaletxeko bidegurutzean eta San Migel auzorako noranzkoan.