cerrar buscador

EITB Maratoia 2023, abenduaren 14an; minbiziaren ikerketarako diru-bilketa – EITB

EiTB MARATOIA

12:40

EiTB MARATOIA

Aurreko Maratoiak

2010 eta 2014 bitartean egindako Elkartasun Maratoiak

eitb.eus

EiTBk 2000. urtetik antolatzen du EiTB Maratoia. Elkartasun-kanpainak gizartean garrantzia handia daukaten arazoen inguruan herritarron kontzientzia piztea du helburu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Hamabost urte joan dira EITB MARATOIA estreinakoz egin zenetik. Harrezkero hainbat elkartasun kanpaina antolatu ditugu, urtean bat, denak arrakastatsuak.

2014. URTEAN, MINBIZIA583.258 EURO:

Minbizia izan zen Euskal Irrati Telebistaren hamabosgarren EiTB Maratoiaren gaia. Goiburua, berriz, Erradioterapia, euren bizitzako abestia entzuten jarrai dezaten izan zen. Erradioterapia eta musika lotu ziren orduan kanpainan. EiTB taldeko komunikabideek (Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, EiTB Musika eta eitb.eus) informazio eta sentsibilizazio kanpaina egingo zuten, minbiziaren gainean berri eman eta ikerkuntzara bideratutako dirua biltzeko.

2013. URTEAN, TRANSPLANTEAK: 338.567,25 EURO

"Oparitu bizia" lelopean, transplanteak eta birsortze-medikuntza izan ziren EITBk 2013. urtean bultzatu zituen kausak. Jasotako diru guztia arlo horiekin lotutako ikerketatara bideratuko da.

2012. URTEAN, "HAURREN MINBIZIA": 807.680 euro

EiTBko maratoian bildutako dirua minbizia pediatrikoaren prebentzio, tratamendu eta diagnostiko goiztiarraren inguruko ikerketarako bideratuko da. Batetik, bide terapeutikoetan eta albo-ondorioetan sakontzeko, eta bestetik, haurrei eta euren senitartekoei arreta egokia emateko. Gaixotasuna gainditzen duten haur eta nerabeen kopurua handitzea da helburua, hala, euren garapena eta gizarteratzea zein eskolaratzea bizi-kalitate onenarekin egiten dela bermatuz.

807.680 euroak haurren minbiziaren ikerkuntzarako hainbat proiektutarako erabiliko dira. Ikerketarako fondoak Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Eusko Fundazioaren (BIOEFren) edo BIO Fundazioaren bidez kudeatu dira. Lehiaketa publikoa egingo dute, beste behin, eta ondoren, jasotzen diren proiektu guztiak aztertu eta diruz zeintzuk lagunduko dituzten erabakiko dute.

Haurren minbiziari zuzendutako maratoian lortutako diruaz finantzatutako proiektuak. [PDF]

2011. URTEAN, "ALZHEIMERRA": 403.528 EURO

- Alzheimerrari buruzko ikerketa-proiektuak (2011) Ebaluazio eta Prospektibako Agentzia Nazionalaren (ANEPen) kanpo-ebaluazioaren azken fasean daude. Ohikoa den moduan, urte amaiera baino lehen amaituko da fase hori. Hamar zentrotako hamahiru proiektu aurkeztu dira. Horietako hamabi ikerketa proiektu berrien modalitatekoak dira, eta bestea indarrean dauden lerroak mantentzeko modalitatekoa.

2011ko alzheimerrari buruzko maratoian bildutako diruarekin finantzatutako proiektuak

2010. URTEAN, "BULARREKO MINBIZIA": 291.317 EURO

Bildutako dirua osorik erabiliko da honako ikerketa hauetan:

- Txagorritxu ospitaleko bularreko minbiziaren ikerketa egituren mantenimendua, Isabel Guerra Merino ikertzailearen eskutik.
- María del Mar Vivanco Ruizek zuzenduko du Retinoideak bularreko minbiziaren kontra (CIC Biogune).
- Bularreko minbiziaren tumore zelulen saiheste inmunologikorako mekanikoak, Susana Larrucea Bilbaoren eskutik, Gurutzeta ospitalean.
- David Setas Guerrero ikertzaileak Metilonoma eta proteonomaren analisia egingo du bularreko minbiziko kasu duktal infiltratuetan (Osasunbidea).
- Bularreko minbizia duten pazienteengan osteoporosi unitatearen eragina (aromatasaren inhibitzaileen tratamendua), Purificación Martínez del Pradoren eskutik (Basurtuko Ospitalea).

Aurreko maratoien inguruko informazioa nahi baduzu, ikusi eduki honi erlazionatutako bi albisteak.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.