Publizitatea
Itxi

2021/09/13

11:41

EITB TALDEA

EITB-Donostia Zinemaldia

EITBk Zinemaldiarekin duen aliantza berritu du

EITB Media

José Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak eta Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak lankidetza hitzarmena sinatu dute. "Irabazi Arte" telesaila aurkeztuko du EITBk, irailaren 22an, Victoria Eugenia antzokian izango den EITB Galan.

  • Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusia eta José Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria

    Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusia eta José Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

EITBk eta Donostia Zinemaldiak hitzarmena sinatuz elkarren artean duten aliantza berritu dute gaur Victoria Eugenia antzokiko Txina aretoan izan den ekitaldian. José Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak eta Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak izenpetu dute ituna. Aurten ere EITBk, Zinemaldia babesteaz gain, presentzia garrantzitsua izango du bertan eta taldearen hedabide eta leiho guztietan jarraipen handia egingo zaio. 

José Luis Rebordinos eta Andoni Aldekoa

José Luis Rebordinos eta Andoni Aldekoa

Irailaren 17tik 25era bitartean izango den Donostia Zinemaldiari buruz berri emateko ahalegin berezia egingo dute ETBn, Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Gaztean eta eitb.eus-en. Halaber, honako ekitaldiak eskainiko dira zuzenean ETBn eta eitb.eus-en: inaugurazio ekitaldia eta Marion Cotillardi Donostia Sariaren emate ekitaldia (irailaren 17an, 21:00etan, ETB1en), Euskal Zinemaren Gala (hilaren 21ean, 22:30ean, ETB4n), Johnny Deppen Donostia Sariaren emanaldia (irailaren 22an, 22:00etan, ETB4n) eta itxiera gala (irailaren 25ean, 20:30ean, ETB1en). 

ETBko albistegiek egunero eskainiko diote arreta Zinemaldiari: zuzenekoak, erreportajeak, elkarrizketak eta aurkeztuko diren filmen kronikak eskainiko dituzte. Kazetari eta teknikari lantalde zabalak Donostiatik bertatik berri emango dute bederatzi egunetan. "Nos Echamos a la Calle" (ETB2) eta "Biba Zuek!" (ETB1) saioek ere Zinemaldiari erreparatuko diote. 

eitb.eus-ek gune berezia eskainiko dio eta streamingez emango ditu ekitaldi berezienak. Gainera, Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta Gazteak ardatz nagusi izango dute Zinemaldia programazioan, eta elkarrizketak, erreportajeak, pelikulen analisiak, eta ekitaldi guztien kronikak bilduko dituzte albistegi eta eguneroko saioetan. 

"Irabazi Arte" telesailaren estreinaldia, EITB Galan 

2021eko EITB Galan, irailaren 22an, "Irabazi Arte" telesail berriaren lehen atala aurkeztuko da. Javier García de Vicuñak zuzendu du Pausokaren ekoizpena. Ama galdu eta Bartzelonatik Euskadiko bere jaioterrira bizitzera etorriko den futbolari neska nerabe baten istorioa du oinarri. Euskarazko fizkioa da, gaztetxoentzat, eta nesken futbol talde baten bizipenak ekarriko dizkigu. Emakumeak kirolean, elkartasuna eta adiskidetasuna bezalako baloreak jorratuko ditu. 

EITB, talde publiko eta baloreak sustatu eta aldatzeko eragile gisa, gizarte berdinago bat lortzeko ahaleginaren aldeko apustua egin du, eta "Irabazi Arte" telesailaren lehen atala aurkeztuko du EITB Galan. Ikasturte honetan estreinatuko da lana taldearen medioetan. 

EITBk babestutako produkzioak Zinemaldian 

EITB ikus-entzunezko taldeak euskal zinemaren aldeko konpromiso estua erakutsi nahi izan du, beste behin. Hala, sektorearekin etengabe egindako lanari eta aliantzari esker, Zinemaldian aurkeztuko diren hamar bat produkziotan parte hartu du EITBk, Zinemaldiko sail nagusietan aurkeztuko direnak; tartean, Sail Ofizialean lehiatuko den Maixabel filma, Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko lehian ere egongo den pelikula. Halaber, Zinemira Kimuak atalean izango diren zortzi film laburrek ere EITBren partaidetza izango dute, Euskal Irrati Telebistak zinemagile berriekin duen konpromisoari eutsiz. 

Euskal zinemari berariaz eskainitako saila da Zinemira, eta Donostia Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatzen dute, besteak beste, EITBren babesarekin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;