Bermeo

1 / 30 Hurrengoa
Jesusek eta Eiderrek, aitita-biloba tiktokerrak, tostada ederrak prestatu dizkigute!

Jesusek eta Eiderrek, aitita-biloba tiktokerrak, tostada ederrak prestatu dizkigute!

Jesus Revuelta marinel ohiak eta bere bilobak, Eider Arquetak, sukaldean sartu, kozinatu eta TikTokerako bideoak grabatzen dituzte, tartean, Armintz Gorrotxategirekin prestatu dituzten tostadak. Ederto pasatzen dute elkarrekin!

Ibarrola eta Gaminde, Udako Emakume Master Cupeko Binakako txapeldun

Ibarrola eta Gaminde, Udako Emakume Master Cupeko Binakako txapeldun

7-22 menderatu dituzte Arrizabalaga eta Bergara, Bermeoko Artza pilotalekuan jokatutako finalean, erakustaldi bikaina emanda.
Udako binakako Master Laboral Kutxa Txapelketako finala aurkeztu dute; igandean izango da

Udako binakako Master Laboral Kutxa Txapelketako finala aurkeztu dute; igandean izango da

EITBn izango da ikusgai, 12:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en bidez. Aldaik eta Bergarak Ibarrolaren eta Gaminderen aurka jokatuko dute, Bermeon; Arrate Bergara eta Enara Gaminde izan dira aurkezpenean. 

Donostiarrak eman du lehen kolpea Bermeon, eta San Juan izan da bigarren

Donostiarrak eman du lehen kolpea Bermeon, eta San Juan izan da bigarren

"Bantxa" ontziak egin du denborarik onena gaur arratsaldean Bermeoko uretan jokatu den Euskotren Ligara igotzeko play-offeko lehen jardunaldian, San Juanek baino ia bi segundo gutxiago.
Jon Salsamendi: ''Igande honetako estropadan ez da kontenplaziorik egongo''

Jon Salsamendi: ''Igande honetako estropadan ez da kontenplaziorik egongo''

Bermeok sei segundoko desabantailarekin ekingo dio Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiari. Bizkaiko ontziak azken hiru urteetako edizioak irabazi ditu, eta arraunlariek sentsazio onak dituzte igandera begira. 

Jon Salsamendi, Urdaibairen entrenatzailea: ''Ez gaude konforme lortutakoarekin''

Jon Salsamendi, Urdaibairen entrenatzailea: ''Ez gaude konforme lortutakoarekin''

Urdaibaiko entrenatzailea, Jon Salsamendi, ez dago gustura egindako denboraldiarekin, ez emaitzekin, egunerokoan bizi duenarekin baizik. Kontatu digunez, daukaten onena ateratzea lortu ez izanaren sentsazioa du taldeak.

2025eko Euskotren Ligako egutegia

2025eko Euskotren Ligako egutegia

Emakumezkoen txapelketa uztailaren 5ean hasiko da Bilboko Banderarekin, eta abuztuaren 24an amaituko da, Getariako II. Ikurrinarekin.
Manu Bernardez, bizikletan jauziak egitea maite duen arraunlaria

Manu Bernardez, bizikletan jauziak egitea maite duen arraunlaria

Urdaibain arraun egiteaz gain, bizikletan jauziak egitea gustuko du Manu Bernardezek. Bideo honetan erakustaldi txiki bat egin du.

Bermeo-Urdaibai egungo txapeldunaren helburuak, Jon Salsamendiren arabera

Bermeo-Urdaibai egungo txapeldunaren helburuak, Jon Salsamendiren arabera

Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibaiko entrenatzailea elkarrizketatu du Ana Ramosek Kirolen tartean. Eusko Label Ligako egungo txapeldunak sasoi berrirako dituen helburuez hitz egin du besteak beste.

Bermeotar bat bere etxe okupatuaren aurrean eseri da protestan etxebizitza berreskuratu arte

Bermeotar bat bere etxe okupatuaren aurrean eseri da protestan etxebizitza berreskuratu arte

Bermeoko emakume bat hondartzako aulki batean jarri da bere etxearen aurrean, bere garaian fidagarritzat jo zuen pertsona batek etxea okupatu diola salatzeko. Beste aldeak, ordea, alokairuan dagoela eta hilean 400 euro ordaintzen dizkiola esan du.

Bi pertsona ikertzen ari dira Bermeoko Izaro uhartean 16 kilo lanperna ezkutuan ateratzeagatik

Bi pertsona ikertzen ari dira Bermeoko Izaro uhartean 16 kilo lanperna ezkutuan ateratzeagatik

Bi pertsona ikertzen ari dira Izaro uhartean 16 kilo lanperna ezkutuan ateratzeagatik. Pertsona horiek lanpernekin harrapatu zituzten, ontzian zeudela. Soinean zeramaten itsaskia debekualdian atera zuten, eremu babestu batean.

Herri zein auzoetako Batzordeak ezinbestekoak dira Euskaraldiaren arrakasta bermatzeko

Herri zein auzoetako Batzordeak ezinbestekoak dira Euskaraldiaren arrakasta bermatzeko

Martxan da Euskaraldia, eta hamaika egunez geure hizkuntza ohiturak aldatzen ahaleginduko gara, izan Ahobizi zein Belarriprest. Euskararen aldeko dinamika abian jartzeko, Euskal Herriko bazter guztietan Batzordeak sortu dira. Bermeokoak egiten duen lana ezagutu dugu gertutik.

Bermeoko 'Goienkale' ontziko arrantzaleek denboraldiko lehen hegaluzea harrapatu dute

Bermeoko 'Goienkale' ontziko arrantzaleek denboraldiko lehen hegaluzea harrapatu dute

Lehen alea urtero izaten da albiste, baina aurten gehien nabarmendu dena prezioa izan da. Kiloa 120 euroan saldu da Avileseko lonjan, iazko 339 euroetatik oso urrun. Itsasoan 18 egun eman ondoren, 'Goienkale' ontziak 525 kilo hegaluze harrapatu ditu.

Salsamendi (Bermeo-Urdaibai): ''Bermeon ez dago espekulatzerik, traineru azkarrena edukitzen saiatuko gara''

Salsamendi (Bermeo-Urdaibai): ''Bermeon ez dago espekulatzerik, traineru azkarrena edukitzen saiatuko gara''

Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibairen entrenatzaileak EITB Mediarekin hitz egin du 2025eko denboraldian izango dituzten helburuez. Besteak beste, azpimarratu du ez daudela udako emaitzekin obsesionatuta.

Motoziklista bat helikopteroz ebakuatu dute Bermeon istripua izan ostean

Istripua 11:12 aldera gertatu da, moto baten eta auto baten artean, Bi-631 errepidean. Osasun-langileak bertaratu dira, eta zauritua bertan artatu dute hasieran, baina Osakidetzaren helikoptero batean eraman dute gero Galdakaoko ospitalera.
''Euskal flota mantendu nahi izanez gero, gazteei ekonomikoki lagundu behar zaie''

''Euskal flota mantendu nahi izanez gero, gazteei ekonomikoki lagundu behar zaie''

Arrantza-jarduera erdira murriztu da 20 urtean. Beherakada horren atzean sektorearen gogortasuna dago, baina baita errentagarritasun falta ere; izan ere, lonjako prezioak apenas mugitu dira azken 20 urteotan. Hori guztia dela eta, sektorearen erreleboa zaila izaten ari da.

Kosta Zuzendaritzak atzera egin du, eta ez du Sukarrietako Usparitza ontziralekua botako

Kosta Zuzendaritzak atzera egin du, eta ez du Sukarrietako Usparitza ontziralekua botako

Ondo bidean, asteartean Espainiako Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzan, Bilbon, egingo duten bileran berretsiko dute gaur alkateak emandako albistea.
Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu etxebizitzak lapurtzen espezializatutako talde bateko kide izateagatik

Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu etxebizitzak lapurtzen espezializatutako talde bateko kide izateagatik

Etxebizitzetan lapurretak egiten dituen talde antolatu bat da, eta azken hilabeteotan Araban, Nafarroan, Kantabrian eta Asturiasen izandako dozenaka lapurretatan parte hartu izana leporatzen diote.

Emakumezko biologo batek Bermeoko "Albacora 15" atunontzian jazarpena jasan duela salatu du CSICen

Emakumearen testigantzaren arabera, ontziko ofizialek komentario iraingarriak egiten zizkioten: "Emakume batek ez luke itsasontzi batean egon behar, arazoak baino ez dituzue ematen", esate baterako. Salaketa jarri ondoren, Boli Kostan lehorreratu zuten biologoa.

Gizonezko bat hil da Bermeon, BI-631 errepidean izan den trafiko-istripuan

Errepidea bi noranzkoetan itxi dute. Dirudienez, kamioi batek eta motor batek egin dute talka, eta motozalea hil egin da.
Unai Gomezek eta Mikel Jauregizarrek aurten titulu bat lortzea dute helburu

Unai Gomezek eta Mikel Jauregizarrek aurten titulu bat lortzea dute helburu

Mikel Jauregizar eta Unai Gomez Athleticeko jokalariak Euskal Telebistako platoan egon dira. Ane Muruamendiaraz aurkezleak elkarrizketatu ditu. Zuri-gorriek denboraldi amaierara arte dituzten helburuez, eguneroko bizitzaz, eskola garaiaz eta debuta egin zuten egunaz hitz egin dute.

Nekazaritza Ministerioak EAEko atunontzien jarduera bultzatuko du Panamako eta Costa Ricako uretan

EAEko lau atunontzik bi hilabete daramatzate Dakarreko portuan amarratuta, Europar Batasunaren eta Senegalen arteko arrantza akordioa amaitu delako.
Julen Atela, kapelagilea: ''Pertsona bi berdin ez dauden moduan, ez daude txapel bi berdin''

Julen Atela, kapelagilea: ''Pertsona bi berdin ez dauden moduan, ez daude txapel bi berdin''

Dantza urbanoko irakaslea da Julen Atela bermeotarra. Dantzak eraman du kapelak egitera. Eskuz eta neurrira ekoizten ditu Berangon duen tailerrean. Kuack Hats izenpean, kapelak nola egiten dituen azaldu digu. Ez hori bakarrik, soul estiloan dantzatzen irakatsi dio Josebari!

Lau euskal atunontzi harrapatuta daude Senegalgo portu batean

Lau euskal atunontzi harrapatuta daude Senegalgo portu batean

Iraungita duten arrantza baimena Europar Batasunak ez die berritu, eta beraz ez dute itsasoratzeko aukerarik.
Jauregizar: ''Gogotsu gaude, partida zaila daukagu aurkari on baten kontra, baina euren bila joan behar gara''

Jauregizar: ''Gogotsu gaude, partida zaila daukagu aurkari on baten kontra, baina euren bila joan behar gara''

Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du talde zuri-gorriak Bartzelonaren aurka Espainiako Superkopako finalerdia jokatu bezperan. Gogotsu azaldu da Bermeokoa.

Gorpu bat aurkitu dute igandean Bermeon kiskalitako baserriko hondakinen artean

Gorpu bat aurkitu dute igandean Bermeon kiskalitako baserriko hondakinen artean

Behin sua itzalita, baserrian bizi zen 43 urteko gizonezko bat desagertuta zegoela jakin zuen Ertzaintzak. Gorpua gaur aurkitu dute, hondakinak kentzeko lanetan.

Gorpu bat aurkitu dute igandean Bermeon kiskali eta behera erori zen baserriaren hondakin artean

Gorpu bat aurkitu dute igandean Bermeon kiskali eta behera erori zen baserriaren hondakin artean

Sutea igande arratsaldeko 17:00ak aldera piztu zen, Bizkaiko udalerriko Artika auzoko baserri batean, eta guztiz kiskali ondotik, behera erori zen. Astelehen honetan, hondakinen artean, suhiltzaileek pertsona baten hilotza aurkitu dute.
Sute batek ia erabat kiskali du baserri bat Bermeon

Sute batek ia erabat kiskali du baserri bat Bermeon

17:00ak aldera piztu da sua, eta 20:45 aldera lortu dute itzaltzea. Suhiltzaileak lekuan bertan geratuko dira gauean, zaintza lanetan. Zorionez, ez da inor zauritu.
Bermeoko baserri batean piztutako sute batek kalte handiak eragin ditu egituran

Bermeoko baserri batean piztutako sute batek kalte handiak eragin ditu egituran

17:00ak aldera piztu da sutea Artika auzoko baserri batean, eta 20:45 aldera lortu dute itzaltzea. Zorionez, ez da inor zauritu.

2025eko Espainiako Vueltan Sendaviva-Larra-Belagua eta Bilbo-Bilbo etapak egingo dituzte

2025eko Espainiako Vueltan Sendaviva-Larra-Belagua eta Bilbo-Bilbo etapak egingo dituzte

Hain zuzen ere, Nafarroan jokatuko duten etapa hamargarrena izango da, eta irailaren 2an egingo dute, eta Bizkaikoa, ordea, hamaikagarrena, irailaren 3an jokatuko dute. Hurrengo Espainiako Vuelta Italian hasiko da, Piemonten, abuztuaren 23an, eta irailaren 14an bukatu, Madrilen.
Biosfera erreserba izendatu zutenetik 40 urtera, museoaren proiektuak eztabaidagune bihurtu du Urdaibai

Biosfera erreserba izendatu zutenetik 40 urtera, museoaren proiektuak eztabaidagune bihurtu du Urdaibai

Guggenheim Museoaren proiektua Urdaibaira zabaltzeak dakartzan arriskuez ohartarazi du Greenpeacek. Horrekin batera, araudia aldatzeko eskatu du kostaldetik 100 metrora eraikitzeko neurria berreskuratzeko, 20 metroko tartea soilik gordetzea gutxiegi dela iritzita, ohar batean jakinarazi duenez.
Mikel Jauregizar, gogotsu Realaren aurkako euskal derbirako

Mikel Jauregizar, gogotsu Realaren aurkako euskal derbirako

Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak talde zuri-gorriak Realaren aurka azaroaren 24an San Mamesen jokatuko duen euskal derbiaz hitz egin du EITB Mediarekin. Bermeoko erdilaria gogotsu dago.

Jauregizar: ''Europan jokatzeak apur bat baldintzatu egiten gaitu Ligan, baina ondo gaude bi txapelketetan''

Jauregizar: ''Europan jokatzeak apur bat baldintzatu egiten gaitu Ligan, baina ondo gaude bi txapelketetan''

Mikel Jauregizar Athleticeko jokalariak 21 urte bete ditu azaroaren 13an. Iragan denboraldian hasi zen lehen taldearekin jokatzen, eta 2024-2025 sasoian jokalari garrantzitsua izaten ari da. Bermeotarrak EITB Mediarekin hitz egin du.

Busturialdeko hainbat hautetsi Guggenheim Urdaibai proiektuaren aurka azaldu dira

Busturialdeko hainbat hautetsi Guggenheim Urdaibai proiektuaren aurka azaldu dira

EH Bildu, Guzan, Armendu eta Murueta Independente Taldeko hautetsiek agerraldia egin dute Urdaibain. "Ez dugu onargarria ikusten herritarrak entzungo direla esatea eta, aldi berean, proiektu hau bai ala bai egingo dela esatea", azpimarratu dute. Larunbateko manifestazioarekin bat egin dute.

Aurora borealak berriro ikusgai Euskal Herrian

Aurora borealak berriro ikusgai Euskal Herrian

Fenomeno elektromagnetikoa, eskualde polarretan ohikoa, Gasteizen eta Hendaian atzeman da, eta Karrantzan eta Ogoñon ere ikusi ahal izan da.

Jon Salsamendi Urdaibaira itzuliko da datorren denboraldian

Jon Salsamendi Urdaibaira itzuliko da datorren denboraldian

Jon Salsamendi izango da Urdaibairen entrenatzailea datorren denboraldian, Bermeoko klubak gaur iragarri duenez. Entrenatzaile oriotarrak lau denboraldi egin zituen Bou Bizkaia zuzentzen (2013-2016), eta Oriora joan zen gero (2017-2023). Aurreko denboraldian, Lapurdi Arraun Taldean aritu da lanean.

Jon Salsamendi izango da Urdaibaiko entrenatzaile berria

Jon Salsamendi izango da Urdaibaiko entrenatzaile berria

Prestatzaile oriotarra Bermeora itzuliko da Iker Zabalak utzitako hutsunea bete eta "Bou Bizkaia" zuzentzeko.
Alakrana, bahitu eta hamabost urtera: Hegalaburraren marka bihurtu da ontziaren izena

Alakrana, bahitu eta hamabost urtera: Hegalaburraren marka bihurtu da ontziaren izena

Indiako ozeanoan 47 egunez eduki zituzten bahituta itsaslapurrek 36 arrantzale. Echebastar enpresaren sei ontzietako bat da Alakrana, ultraizozte sistema duen ontzia. Hegaluzea arrantzantzetik merkaturatzera pasa dira eta aurki Alakrana Bermeo jatetxea zabalduko dute.
Gorka Aranberri, bere etorkizunaz: ''Ikusiko dugu, oraindik hizketan ari gara''

Gorka Aranberri, bere etorkizunaz: ''Ikusiko dugu, oraindik hizketan ari gara''

"Bermeotik nator, eta, errespetu guztiz, denak entzungo ditugu", adierazi du Urdaibaiko patroiak, 2024ko Eusko Label Ligako patroi onenaren saria jaso duen ekitaldian, bere etorkizuna hizpide.

15 urte ''Alakrana'' bahitu zutela

15 urte ''Alakrana'' bahitu zutela

Bermeoko 'Alakrana' atunontzia bahitu zuten Somalian. 47 egunez egon zen piraten eskuetan. Kezka handiko uneak izan ziren, batez ere Bermeon, bertakoak baitziren arrantzale gehienak.

1 / 30 Hurrengoa

Bermeo Twitterren

Sutea Bermeon Albisteak, bideoak, argazkiak... Sutea Bermeon

Blogak:

Blog gehiago

    404 Page Not Found

    404 Page Not Found

    The page you requested was not found.


    /eu/modulo/tiempo/eltiempo/f_mod/1489413248/clasif/pueblosciudades/