Itxi

Herriak eta Hiriak

Bideoa

Bilboko Rodriguez Arias kalean izandako borroka bat, bideoan

EITB.EUS

Auzokide batek bideoan grabatu du Bilboko erdiguneko kale horretan izandako liskar bat.

Bilboko Rodriguez Arias kaleko bizilagun batek bideoan grabatu du Indautxu auzoko kale honetan izandako enegarren borroka.

Riccardo F. Colella erabiltzaileak Youtubera igotako bideoan ikus daitekeenez, bi neska elkarri kolpeak ematen ageri dira, eta lagunek banatu behar dituzte, kostata bada ere. Bizilagun batek Udaltzaingora zelan deitzen duen ere entzun daiteke grabazioan.

 

Erabiltzaile horrek berak Twitterren duen profilean salatu duenez, asko dira kale honetako bizilagunek "lo egin barik" ematen dituzten gauak. Dionez, Udaltzaingoak ez du arazoa konpontzeko neurririk hartzen.