Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Herriak eta Hiriak

Istripua

Pertsona bat zauritu da Bilbon, tranbiak eta auto batek talka eginda

Agentziak | Erredakzioa

18:10 aldera izan da istripua, Leizaola lehendakariaren kalean. Autoaren gidaria Basurtuko Ospitalera eraman dute, ibilgailuan harrapatuta geratu ostean.

  • Lehendakari Leizaola kalean izan da istripua. Argazkia: @BomberosBilbao (Twitter)

    Lehendakari Leizaola kalean izan da istripua. Argazkia: @BomberosBilbao (Twitter)

Pertsona bat zauritu da arratsaldean Bizkaiko hiriburuan, Bilboko erdigunean tranbiak eta auto batek talka eginda.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 18:10 aldera izan da zirkulazio-istripua, Leizaola lehendakariaren kalean, Bilboko erdigunean.

Istripuaren ondorioz, auto horretako gidaria harrapatuta gelditu da ibilgailuan. Ondorioz, Bilboko suhiltzaileen laguntza behar izan da zauritua ibilgailutik ateratzeko.

Jarraian, Basurtuko Ospitalera eraman dute.