16:18

Herriak eta Hiriak

Bilboko Aste Nagusia

'Sexu-erasorik gabeko' Aste Nagusia eskatu du Aburtok

Agentzia | Erredakzioa

Halaber, erasoren bat egonez gero, 'beste alde batera ez begiratzeko' eskatu du Bilboko alkateak. 'Erasotzea pentsatzen duenak jakin dezala bere atzetik joango garela', azpimarratu du.

  • El alcalde de Bilbao, Juan Mari Aburto, en la presentación de la campaña. Imagen: EFE

    El alcalde de Bilbao, Juan Mari Aburto, en la presentación de la campaña. Imagen: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak "sexu-erasorik gabeko" Aste Nagusia eskatu du ostegun honetan, baita "beste albo batera ez begiratzea" ere erasoren bat egonez gero.

Aburtok dei hori egin du Bilboko udaletxean egindako aurkezpenean. Bilbo "jaietan ere" sexu-erasorik gabeko hiria izateko helburuarekin prebentzio eta sentsibilizazio kanpaina egin dute.

Prentsaurrekoan Aburtok esan duenez, Aste Nagusiko jaietan "ez dago inolako erasoentzako lekurik". Halaber, emakumeen eskubideen alde M-8an egindako mobilizazioek, 'La Manada'ren epaiaren ostean, "hausnarketa-puntu" bat eragin dutela gogorarazi du, eta indarkeria matxistaren aurka "buru" ezarri du Bilbo.

Kanpaina horren baitan, Marijaiak irudi berria izango du, bere eskua zabalduta, 'Ez beti da ez' esaldiaren seinale. Eskuak protagonismoa hartu du, eta tamaina txikiagoko beste esku batzuekin batera doa, herritarren partaidetza sinbolizatzen dute, edozein motatako erasoen aurka, eta aniztasuna eta berdintasunaren aldeko apustu modura.

Aburtok herritar guztien inplikazioa eskatu du "mespretxagarriak" diren gertaera hauekin amaitzeko. Halaber, "bai ez den edozer, ez da, ñabardurarik gabe", azpimarratu du.

Udaleko estrategia

Larunbatean jaien hasierarekin batera, Udalak estrategia hori aktibatuko du. Udaltzaingoaren, Larrialdietako Gizarte Zerbitzuen, herritarren eta eragile sozialen jarduera koordinatua proposatu du.

Herritarrek paper "garrantzitsua" dute, Udalaren ustez; Aburtoren hitzetan, "Bilbo sexu-erasoetatik libre dagoen hiria izatea nahi badugu, beharrezkoa eta nahitaezkoa da herritarrek jarduera koordinatuta izatea sexu-erasoen aurka; hemen inork ezin du kanpoan geratu", azaldu du.

Informazio-gunea Areatzan

Halaber, Areatzan, Arriaga Antzokiaren parean, karpa bat ezarriko dute berriro, informazio-gune modura, herritarrek kanpaina zein den ezagutu dezaten, baita sexu-eraso baten biktimek edo lekukoek zein baliabide dituzten ere. Karpa hau abuztuaren 19tik 25era arte egongo da irekita, 18:00etatik 20:30era.

Puntu horretan txapak (15.000) eskatu ahal izango dira Marijaia haserre dagoen irudiarekin, eta 3.000 gida informatibo zabalduko dituzte euskaraz eta gaztelaniaz, sexu-erasoak identifikatzeko, eta saihesteko eta aurre egiteko baliabideekin, bai neskei bai mutikoei zuzendutako aholkuekin. Gidak bertsio digitalean ere izango dira, eta mugikor bidez jaitsi ahalko dira. Frantsesez eta ingelesez ere aurki daitezke webgunean.

--------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena