Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Eskuratu sarrerak!

'Loreak' filmaren aurrestreinaldirako sarrerak

Urriaren 31n, 'Loreak' filmaren aurrestreinaldia egingo da Bilboko Alondegian, goizeko 10:30ean. Euskadi Irratiaren eskutik, film hori ikusteko sarrerak banatuko ditugu.|

Euskaraz grabatutako lehen filma izan da "Loreak" Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzen. Drama honetan, loreen eraginez bizimodua aldatu duten hiru emakumeren istorioak kontatzen dira. Loreek lurperatutzat emandako sentimenduak azaleratuko dituzte.

'Loreak' Irusoin eta Moriarti Produkzioak ekoiztetxeen filmean ETBk parte hartu du, eta urriaren 31n estreinatuko dute zinema-aretoetan. Egun berean, baina, filmaren aurrestreinaldia egingo da Bilboko Alondegian, goizeko 10:30ean, Euskadi Irratiaren eskutik.

Aurrestreinaldian, bestalde,  Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariak, Aitor Arregi gidoilaria eta Itziar Aizpuru aktorea izango dira, besteak beste.

(Filmaren errodajeari buruzko irudiak ikusi nahi badituzu klik egin hemen)