Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

EGM Datuak

393.000 entzule EiTBko irratientzat, EGMren 3. neurtaldiaren arabera

EITB.EUS

Radio Euskadik gora egin du 180.000 entzule lortuz, eta euskarazko irratiek 200.000 entzuleren langa gainditu dute.

EiTBko irrati multzoak (Euskadi Irratiak, Radio Euskadik, Radio Vitoriak, Gazteak eta EiTB Musikak) oro har 393.000 entzuleko audientzia dute astelehenetik igandera bitartean. Estudio General de Mediosek asteazken honetan, abenduaren 2an, eman ditu jakitera 2015. urteko hirugarren neurketaren emaitzak.

Irrati bakoitzari dagokionez, Radio Euskadik 188.000 entzule ditu astebarruan, aurreko neurtaldian baino 44.000 entzule gehiago.

Halaber, Euskadi Irratiak 101.000 entzule eskuratu ditu eta Gazteak 86.000 entzule. Euskal Autonomia Erkidegoko musika irrati entzunena da astelehenetik igandera. EiTB Musikak 14.000. entzule ditu. Euskarazko irratiak batuta, 200.000 entzuleren langa gainditu dute.

Horrez gain, Radio Vitoria, EiTBren irrati arabarrak, 22.000 entzule bereganatu ditu EGMren urteko azken neur taldian.

Estudio General de Mediosek hiru neurtaldi egiten ditu urtean. Elkarrizketa pertsonal eta telefono deien bidez neurtzen ditu Estatu espainiarreko hedabide guztiek duten jarraitzaile kopurua.